Publicada el Jueves, 20 de Diciembre de 2012

Nafarroan Merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legea aldatzen duen 1/2012 Foru Lege Dekretua indargabetu dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin eta UPNk eta PPNk alde emandakoekin, jaiegunetan irekitzeari dagokionean 17/2001 Foru Legea, Nafarroan Merkataritza arautzen duena, aldatzen duen 1/2012 Foru Lege Dekretua, azaroaren 21ekoa, baliozkotzea onetsi du gaur.

Foru Lege Dekretuak (dagoeneko indargabetua) saltokiek igande eta jaiegunetan irekitzeko egun kopurua 10 egunetara mugatzea zuen helburu, alegia estatuko araudiak eskatzen duen gutxienekora, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiak proposatu bezala. Gainera, araua “premiaz” onestea eskatu zuen egutegi berriak eguberrietako kanpainara egokitze aldera.

Foru Lege Dekretuak Nafarroak Merkataritza arautzen duen Foru Legea oinarrizko araudian gehitutako berrikuntzetara “egokitzeko” duen “beharrari” erantzuten zion. Berrikuntza horiek uztailaren 13an onetsitako Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretuaren bidez gehitu ziren.

Arau horrek igande eta jaiegunetan irekitzeko kopurua 16 izango zirela ezarri zuen. Autonomia erkidegoek kopuru hori “mugarik gabe handitu dezakete, bai eta txikitu ere, baina inolaz ere 10etik behera”.

Nafarroako Gobernuak argudiatzen du ezen estatuko araudia egokitzen ez bada, araudi hori derrigorrez aplikatu behar izateko aukera dagoela, halako moldez non Nafarroako merkatariek “mugarik gabe irekitzeko askatasuna” izan lezaketen.

Merkataritza Kontseiluak xedatutakoaren arabera, Foru Lege Dekretuak xedatzen zuenez lanegunetan irekitzeko eta ixteko ordutegia, gehieneko ordutegia hamabost ordukoa izanik merkataritzako jardunaldi baterako, “merkatari bakoitzak finkatuko du askatasunez, hori guztia lan araubidean langileei aitortutako eskubideak ukatu gabe”.

Halaber, adierazten zenez, saltokiek asteko lanegun guztietan beren jarduna garatzeko duten ordutegi globala ezin izanen da laurogeita hamar ordutik gorakoa izan.

Bestalde, Foru Lege Dekretuak igande eta jaiegunetako ordutegia aldatzeko aukera aurreikusten zuen, betiere udalek bi hilabete lehenago eskaera arrazoidun bat aurkeztu ondoren. Kasu horretan ere, ordutegia hamabost ordukoa izango da gehienez ere.

Honakoak dira 2013rako aurreikusitako egunak: urtarrilaren 7a eta 13a, martxoaren 28a, irailaren 1a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 6a eta 22a. Iruñean, tokiko jaieguna azaroaren 29a izango da.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 104. zk., 2012-12-10ekoa)