Publicada el Jueves, 14 de Febrero de 2013

Nafarroako Gobernua Osasun Departamentuak ospitale arteko garraio zerbitzuaren kostuaren osotasunean bere gain har dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “Osasun Departamentuak ospitale arteko garraio zerbitzuaren kostuaren osotasunean bere gain har dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “prestazio eta zerbitzu hau Nafarroa osora heda dadin, hartara, berdintasuna eta ekitatea bermatzeko, bai eta osasunerako eta proba medikoetarako sarbidea baldintza berdinetan izateko eskubidea gordetzeko, zein den ere bizilekua”.

Zioen azalpenean, Bildu eta Aralar-Nabai parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak argudiatzen du ezen “osasun prestazioak Osasun Departamentuari” dagokiola eta ez udalei, nahiz eta “historian zehar” horiek izan baitira betebeharrak bere gain hartu dituztenak, eta, orain, Gobernuaren diru-sarrera eta ekarpen gutxiago jasotzen dituztenean, betebehar horiek zalantzan jartzen dute, bai “prestazioak eta berariazko zerbitzuak mantentzea”, bai administrazioaren “utzikeriak” bere gain hartzen dituenak.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 104. zk., 2012-12-10ekoa)