Publicada el Jueves, 14 de Marzo de 2013

Nafarroako Gobernua gure erkidegoan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren ekoizpena garatze aldera neurriak har ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Nabai-ren ekimenak irizten du ezen gure lehen sektorearentzako eta gizarte osoarentzako etorkizunerako apustu estrategiko bat dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak uste duen “gure erkidegoan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko produkzioa garatzea etorkizunerako apustu estrategiko bat dela gure lehen sektorearentzat eta gure gizarte osoarentzat”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere esku dauden neurri guztiak har ditzan, laguntze aldera produkzio ekologikoaren sektorearen garapenera bideratutako ekimenak, bai eta produktu horien sustapenera, merkaturatzera eta kontsumora bideratutakoak ere”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako jatorriko ebazpenean aipatzen da ezen produktu ekologikoen produkzioa eta merkaturatzea “abagune ekonomiko handia” bilakatu direla gure abeltzain, nekazari eta merkatarientzat.

Horren karietara, baieztatzen denez “balio erantsia funtsezkoa da produktu horiei toki bat bilatzea merkataritza-zirkuituen barruan”. Hori guztia, lehen sektorea gure lurraldeko eskualde askotan “nortasun seinale eta jarduera ekonomiko nagusia” izaten jarraitzeko.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 97. zk., 2012-11-19koa)