Publicada el Jueves, 21 de Marzo de 2013

Nafarroako Gobernua Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko ekitaldi-programa bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “2014an zehar susta dezan, Julio Caro Barojaren senitartekoekin lankidetzan, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien programa bat Iruñean eta Beran”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak Julio Caro Baroja, besteak beste, Foru Komunitatearen Urrezko Domina eta Nafarroako Seme Kutuna izan zela jasotzen du. Halaber, azpimarratzen du gure herrialdeko “errealitate historiko, kultural eta soziala” ezagutzera eman zuela. Hori dela-eta, 1914ko azaroaren 13an Madrilen jaio zen eta 1995eko abuztuaren 18an Beran hil zen historialari, etnografo, hizkuntzalari eta saiakeragile ospetsuaren jaiotzearen mendeurrena ospatzera deitzen du.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 21. zk.,, 2013-02-25ekoa)