Publicada el Jueves, 13 de Junio de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez nazioko gobernua premiatzen den manten ditzan Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko Legearen printzipio inspiratzaileak

Irizten baita PPren erreformek 39/2006 legea desagertzea eta Ongizate Estatuaren laugarren zutabea eraistea dakartela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandakoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen printzipio inspiratzaileak mantentzera”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, premiatzen den “legearen jatorrizko testuan jasotako ezagupen-egutegira itzultzera”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, dei egiten da “bertan behera uztera uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuan sartutako aldaketak”.

Azkenik, eskatzen da “behar adinako finantzaketaz hornitzea mendekotasun egoera dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta haiei laguntza emateko sistema, hitzartutako mailari, eta gutxieneko mailaren zenbatekoa igotzeari dagokiona barne”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenaren arabera, PPk 39/2006 Legean egindako erreformak “Ongizate Estatuaren laugarren zutabea eraisten du, eskubide subjektibo bermatu gisa”; izan ere, egindako erreformek daramate legea “desagertzera”, “autonomia erkidegoentzat ezinezkoa delako hura ekonomikoki mantentzea”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 33. zk., 2013-03-22koa)