Publicada el Jueves, 27 de Junio de 2013

Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean haurrei txertoak jartzeko bere egutegia bete dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Osasun Ministerioaren txertaketa-egutegia aplikatzen bada, Nafarroako 6.000 haur txertorik gabe geldituko dira. Neurri hori "osasun arloan murrizketa zentzugabea egitean" oinarritua dago

Nafarroako Parlamentuak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere egutegia aplika dezan Nafarroako Foru Komunitateko haurrei txertoak jartzeari dagokionez, albo batera utzita zer egutegi ezartzen duen Espainiako Gobernuak Osasun Ministerioaren bitartez, osasun arloko gastua doitzeko irrikan, zeinak ez baitu kontuan hartzen doiketa horiek zerbitzuen kalitateari egindako kaltea”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Osasuneko kontseilariari exijitzen dion “Lurraldearteko Kontseiluan jarrera irmoa eta Ministerioak egindako proposamenaren aurkakoa adieraz dezan eta Foru Komunitatearen eskumen-ahalmena defenda dezan, bere txertaketa-egutegi berekia ezartzekoa”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak Osasun Ministerioaren txertaketa-egutegia arbuiatzen du Izan ere, aplikatzen bada, Nafarroako “6.000 haur geldituko dira urtean txertorik gabe”. SNren ustez, neurri hori ez dago justifikaturik osasunaren ikuspuntutik eta haren oinarri bakarra “osasunaren arloan murrizketa zentzugabe bat” egitea da.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2013-04-09koa)