Publicada el Lunes, 29 de Julio de 2013

Parlamentuak Osoko Bilkura berezi bat egingo du abuztuaren 6an

Besteak beste, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko enpresak berregituratzeko lanetan Parlamentuaren baimena derrigorrezko egiteari buruzko legea aldatzeko proposamena eztabaidatzeko

Gaur 10:00etatik aurrera egin den saioan Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak abuztuaren 6an (09:30) Osoko Bilkura Berezi bat egitea adostu dute, zertarako eta presako prozeduraren bitartez eta irakurketa bakarrean Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea eztabaidatzeko, zeina Socialistas de Navarra, Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek eta atxiki gabeko foru parlamentari Manuel Ayerdi Olaizola jaun txit prestuak aurkeztu duten.

 

Zuzenketak aurkezteko epea 5ean bukatzen da, 11:00etan.

 

Aipatu saioa egitearen alde bozkatu dute Socialistas de Navarra, Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek; UPNk eta PPNk haren aurka bozkatu dute.

 

Eskaera bat egin dute zertarako eta ordainsari gehigarriak, alegia, Nafarroako ordezkari politikoei edota politikarekin zerikusia duten pertsonei egindako ordainketak, zein ordainketok Nafarroako erakundeetan eta politikan izan dituen ondorioak aztertuko dituen Ikerketa Batzorde Parlamentario bat sortzeko eskaera Osoko Bilkura Bereziaren eguneko gai zerrendan sartzeko. Horri dagokionez, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adostu dute aipatu eskaera heldu den astelehenerako, 5erako, 12:00etatik aurrera egingo den Mahaiaren eta Batzordearen saioan ebazteko uztea. Aipatu ekimena Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeei eta atxiki gabeko foru parlamentari Manuel Ayerdi Olaizola jaun txit prestuari dagokie.

 

Horrez gain, Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren Lehendakaritzaren ebazpena berretsi du, zeinaren bidez Gobernuko lehendakariak bultzatu duen konstituziokontrakotasun errekurtsora azaldu eta bertaratzea ebazten den. Aipatu errekurtsoa martxoaren 12ko 10/2013 Foru Legearen artikulu bakarraren 7. idatz-zatiaren aurkakoa da, zeinaren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 136.d) artikulua berridazten baiten. Socialistas de Navarra, Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek berrestearen alde bozkatu dute; UPNk eta PPNk aurka.

 

Gainera, Eledunen Batzarrak Parlamentuko zerbitzu juridikoei txosten bat helaraz dezaten eskatzea adostu du, zeina Nafarroako Parlamentua ukituta dagoen prozesuetan Konstituzio Auzitegiaren lehendakariak izan duen parte-hartzeari zein hura errekusatzeko aukerari buruzkoa izango den. Eskaera Bildu-Nafarroako foru parlamentari Maiorga Ramirez jaun txit prestuak egin du. Socialistas de Navarra, Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek haren alde bozkatu dute; UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute.