Publicada el Viernes, 25 de Octubre de 2013

Espainiako Gobernua Demarkazio eta Planta Judizialari buruzko Legea eta Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzea ezets dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Sozialisten hitzetan "zentralizatzea eta justizia herritarrengandik urruntzea eta babes judiziala erraztea guztiz kontrakoak dira"

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, UPNren, Bildu-ren eta Aralar-Nabairen abstentzioekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “ezets ditzan eta ez ditzan burutu Demarkazio eta Planta Judizialari buruzko Legea eta Botere Judizialaren Lege Organikoa (BJLO) aldatzeko proposamenak, Justizia Ministerioaren web orrian argitaratu direnak”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Gobernu zentrala premiatzen den “beste erreforma-proposamen bat aurkez dezan, zeinak kontuan izanen baititu taxukeran eta edukian autonomia erkidegoek arlo horretan dituzten eskumenak eta iritzia, Espainiako Konstituzioan eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 35. artikuluan adierazi bezala”.

Gainera, aldaketa proposamenak mantendu beharko du “lurraldeei lotutako demarkazio eta planta, halako moduan non barruti judizialek osatuko baitute instantziako auzitegien lurralde-egitura; hartara, barruti judizialak mantenduko dira, eta desagertu eginen da horien lurralde-esparrua probintziala izatea. Baliorik gabe utziko da probintziako hiriburuetan egiten den birzentralizazioa”.

Halaber, “probintzia auzitegiak eta bake epaitegiak” mantenduko dira, “ekidite aldera Justizia Administrazioa urruntzea eta kontzentratzea, herritarren interes aurkakoa izateagatik”, eta adostasuna bilatzea demarkazio berriei dagokienez (esate baterako, oinarrizko edo lehen graduko auzitegiak).

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Espainiako Gobernua premiatzen d “instantziako auzitegiak ezar ditzan bulego judizial berria erabat zabaltzearekin batera, zerbitzu prozesal komunak zeharo garatzea ziurtatze aldera eta justizia bizkortze aldera, zerbitzu publikoa hobetuko baita horrela”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak dio demarkazioa eta planta judiziala aldatzeko proposamenaren “ardatz nagusi bakarra, ustez aurrezteko aitzakiarekin, administrazioa murriztea eta zerbitzu publikoak desegitea” dela.

Horren karietara, ohartarazten denez, “zentralizatzea eta justizia herritarrengandik urruntzea eta babes judiziala erraztea guztiz kontrakoak dira, eta beraz, proposamena “arriskutsua” da “herrientzat, baina baita hirientzat ere, izan ere, Madrilen eta Bartzelonan izan ezik, auzialdiko auzitegientzat demarkazioa probintziala izango da aurrerantzean”.

Gainera, proposatu duen taldearen arabera, bi proposamenek “herrietako alderdi judizialak desagertzea eta administrazioaren egoitzen antzeko zerbaitetan bihurtzea” dakarte.

Horregatik guztiagatik, alderdi judizialak eta auzitegi probintzialak desagertzea alde batera utzita, indarrean dagoen sistema aldatuz haren gaitasunak aztertzearen alde egiten da.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 114. zk., 2013-10-07koa)