Publicada el Jueves, 28 de Noviembre de 2013

Nafarroako Gobernua ondorio guztietarako montepioetako funtzionarioak aintzatetsi ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Gobernuak harremanak abiarazteko asmoa zuela esan zuenetik urtebete joan denean, kolektiboak bizileku-baimenik gabeko egoera berdinean jarraitzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabaik, Bilduk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bitartez Nafarroako Gobernua premiatzen den “albait lasterren Estatuko Administrazioarekiko hartu-emanak bultza ditzan –Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala-, exijitze aldera Nafarroako administrazio publikoetako montepioetako funtzionarioak ondorio guztietarako har daitezen Osasun Sistema Nazionaleko asegurudun gisa eta osasun-laguntza jaso ahal izan dezaten, gainontzeko herritarren baldintza beretan, lurralde nazional osoan eta Europako Osasun-txartela onartzen den herrialde guztietan”.

Zioen azalpenean, I-Ek bultzatu duen ebazpenak adierazten du urtebete joan da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Kontseilariak Osoko Bilkuran galdera bat erantzun eta esan zuenetik Nafarroako gobernuaren jarrera dela egoki diren harremanak abiaraztea Estatuko Administrazioko arduradunekin, montepioetara atxikitako funtzionarioek Europako Osasun-txartela jaso ahal izan dezaten eta Nafarroatik kanpo osasun sistema unibertsalerako sarbidea izan dezaten, baina I-Ek dakiela “ez da arazoaren konponbidean aurrera egin”

Proposatu duen taldeak azpimarratzen du ezen, nahiz eta ez dagoen inolako lege-xedapenik kolektibo hori Osasun Sistema Nazionaleko osasun-laguntzatik baztertzen duenik –kolektibo hori desagertzekotan dela, baina oraindik ere 7.000 pertsona baino gehiago dituela, jarduneko funtzionarioak eta erretirodunak batuta-. Halere, “bizileku-baimenik gabeko etorkinak balira bezalako tratua ematen zaie” errealitatean.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 114. zk., 2013-10-07koa)