Publicada el Jueves, 9 de Enero de 2014

Parlamentuak Gobernua Ezgaitasunak dituzten Pertsonei Laguntzeko Plan Integral berri bat taxutu dezan premiatu du

SNren ekimenak CORMINek autonomia sustatzera bideratuta dauden politikak aplikatzerakoan ematen diren urratze eta berandupenei dagokienez egin dituen eskaerekin bat egiten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua duena “Ezgaitasunak dituzten Pertsonei Laguntzeko Plan Integral berri bat taxutu dezan, 2010etik 2013ra bitarteko Planak iraun duen bitartean detektatutako beharrizan berrien eta balorazioaren araberakoa”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “aurrerabidea egin dezan Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legearen garapen osoan, aukera-berdintasuna ziurtatzeko”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Administrazio Publikoak egindako kontratazioen % 6 izan daitezela enpleguko zentro bereziei eta gizarteratze eta laneratze zentroei egindakoak, Kontratu Publikoei buruzko Legeriarekin bat”.

Era berean, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “aurrekontu-zuzkidurak manten ditzan, Ezgaitasunak dituzten Pertsonei Laguntzeko Plana betetzen dela ziurtatzeko, eta urte anitzeko finantzaketa-planak taxutu ditzan, epe ertaineko eta luzeko plangintza erraztuko dutenak”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak Nafarroako elbarritu-ordezkarien batzordeak (Comin) egindako proposamenekin bat egiten du eta Ezgaitasunaren aldeko egunaren ospakizunarekin bat eginez, agerian uzteko “Nafarroan onetsitako araudia betetzen ez dela eta/edo berandu betetzen dela, eta beste horrenbeste gertatzen dela ezgaitasunaren arloko politiketan eta jarduketetan sakondu eta horiek hobetzeari dagokionez”.

Proposatu duten taldeak ezgaitasunak dituzten pertsonen “autonomia eta garapena sustatzearen” alde egiten du, horrela, “aukera berdintasuna eraginkorra eta egiazkoa eginez”, mendekotasuna gutxituz, hori izan behar baita helburua “nahitaez”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 150. zk., 2013-12-20koa)