Publicada el Jueves, 13 de Febrero de 2014

Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Lasaitasuna eta Esako Begiratokiko urbanizazioetako jabeei eta egoiliarrei

Parlamentuak bere egiten du lerradurek ukitutakoak babesteko eskaera, bidezko kalte ordainak eskatzen ditu eta lan-talde edo batzorde berezi bat eratzea adosten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Parlamentuak “bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkien Esako mazelako lerradurek ukitutako Lasaitasuna eta Begiratoki urbanizazioetako jabe eta bizilagunei”.


Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Parlamentuak “bere egiten dituen ukitutako pertsonek Parlamentu honetako batzordean egindako babes-aukera, eta lan-talde bat edo batzorde berezi bat eratzea erabaki du, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta jabeekin batera lan egin dezan, sortutako egoera konpontzeko”.


Era berean eta SNk hala eskatuta gehitu den hirugarren idatz-zati batean, Parlamentuak adosten du “Ebroko Konfederazio Hidrografikoari higiezinak desjabetu ditzan proposatzea, haien etxebizitza galdu izanak eragindako egoera leunduko duten beti ere kalte-ordain bidezkoekin”.


Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak urbanizazio bateko zein besteko bizilagunak “babesik gabe” daudela aipatzen du, “derrigorrez etxea utzi behar izan zutenetik urtebete baino gehiago igaro denean” “etorkizunean ziurtasun edo bizigarritasun itxaropenik” eman gabe jarraitzen dute, mazela egonkortzeko asmoz 25 milioi gastatu badira ere.

www.parlamentodenavarra.es
•Mozioaren argitalpena (NPAO, 9. zk., 2014-01-17koa)