Publicada el Jueves, 27 de Marzo de 2014

Zio politikoaren indarkeriaren eta poliziaren gehiegikeriaren ondorioz izandako biktimen omenez oroigarri bat jartzeko proposamena bazter utzi dute

Bat egiten du ez defentsarik, ez epaiketarik, ez aitorpenik gabe 1936an hildako kargu politikoen omenez plaka bat jartzearekin

Parlamentuaren Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak proposatzen zuen “33/2013 Foru Legeko zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako plaka jartzen denean, aldi berean, Parlamentu honetako leku egokienean, oroigarri bat jar dadila motibazio politikoaren eta poliziaren gehiegikerien ondorioz Nafarroan izan diren biktimen omenetan”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen mozioak aipatzen zituen, alde batetik, azaroaren 26ko 33/2012 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria, zeinak ezartzen duen ezen, “Parlamentuaren atalondoa deitutako tokian, plaka bat jarriko dela ez defentsarik, ez epaiketarik, ez aitorpenik gabe 1936an hildako kargu politikoen omenez”.

Bestetik, aipatzen zuen Baluarteko plazako toki batean ETAren terrorismoaren biktimen aldeko monumentua aipatzen zuen. “Baina motibazio politikoko bestelako indarkerien edo poliziaren gehiegikerien ondoriozko biktima ugariek oraindik ere ez dute inon aitorpenik. Halakoen adibide dira Mikel Zabalza, Germán Rodríguez, Gladys del Estal, Angel Berroeta eta abar”.

Atxiki gabekoek ordezkatze-zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular Aralar-Nabaik onetsi ez duena, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “normalizaziorako eta bizikidetzarako politika bat sustatzea, gizarte topaketa oinarri izango duena, iragana azaltzetik abiatuta” eta zio politikoen indarkeria ilegitimo eta bidegabearen biktimak aitortu eta ordaintzea” jasoko dituena.

Bigarren idatz-zati batean, eskatzen zen Parlamentutik “giza eskubideen urratze” hori guztiaren bidegabekeria aitortzea, indarkeriaren ondorio izan zena, eta bereziki aipatzen zuen “Estatuak 36ko altxamendutik aurrera burutu zuen zapalkuntza lotsagarria” eta ETAk burutu zuena, “bereziki larria inposatzailea izan zelako, gizartearen eta politikaren jarraipena izan zuelako eta denbora luzatu zelako”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 19. zk., 2014-01-31koa)