Publicada el Viernes, 9 de Mayo de 2014

Nafarroako Gobernua CRANA ixtea ekidin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Gobernuari eskatzen zaio txosten bat egin dezan hura ixteko arrazoiak justifikatzeko eta fundazioak ingurumenari dagokionez izan duen jardueraren alderdi ekonomiko eta sozialak balioetsi ditzan

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gau zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen ez dagoela ados “Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroa ixtearekin eta Nafarroako Gobernua premiatzen du fundazio horri eutsi diezaion, foru erkidegoko ingurumen- eta iraunkortasun-politikak artikulatzeko eta orientatzeko funtsezko tresna bat delakoan”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua dei egiten den “Gobernuak fundazio hori ixteko ideiarekin aurrera egiten jarraitu baino lehen, txosten bat egin dezan hura ixteko arrazoiak justifikatzeko, langileekin ados jarrita hartarako aukerako konponbide bat bila dezan, non irabazi asmorik gabeko erakunde horren alderdi ekonomikoak eta errentagarritasun sozialekoak balioetsiko baitira”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “plantillari, ahal bezain azkar, exijitutako dokumentazioa eskura diezaion, zentro horretarako diseinatuta dagoen ekintza planari dagokionez, bai eta 2014rako aurrekontuaren onespenari dagokionez ere”.

Azken bi idatz-zati horiek SNk, Bildu-k, Aralar-Nabiak, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin aurrera atera dira.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak CRANAk, indarrean dauden legeei jarraiki, parte-hartze publikorako eta informatzeko eskaintzen dituen zerbitzuak balioztatzen ditu, izan ere, heziketa eta aholkularitza zerbitzuak emateaz gain, lana eta proiektuak ere eskaintzen baititu oso garrantzitsuak diren arlo sozialetan, besteak beste, klima aldaketa, energia eta mugikortasun jasangarriak; ura eta ingurumen-boluntariotza ibaietan; hondakinak eta ingurumenaren kudeaketa eta erantzukizuna.

Ildo horretan, proposatu duten taldeek “Parlamentuko talde guztiek Cranari buruz duten iritzi ona” eta gobernuak “gizarte osoari sentsibilizaziorako eta jasangarritasun-ohituren sustapenerako tresna izateko aukera kentzeari dagokionez” hartu duen erabakia kontrajartzen dute, izan ere, azken bost urteetan %58ko autofinantzazio-adierazlea lortu zuen.

Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroa (CRANA) irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, Nafarroako Gobernuak eta Gestión Ambiental de Navarra S.A. izeneko enpresa publikoak bultzatzen dutena. 2003an sortu zen gizartearen parte-hartze prozesu baten ondorioz (Ingurumenaren hezkuntzarako Nafarroako estrategia), non Foru Komunitatearen etorkizun jasangarriarekin konprometitutako 150 gizarte-erakundek parte hartu zuten.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 34. zk., 2014-03-07koa)