Nafarroako Ospitalguneko sukalde zerbitzuari buruzko gogobetetze inkestak egitera premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Asmoa egiazko adierazle argiak izatea da, hartara janariaren kalitatea gutxika hobetze aldera aldaketak egin ahal izateko
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinare bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “gaixoen eta haien laguntzaileen gogobetetasunari buruzko inkestak egin ditzan, hilabetean behin eta 2014ko ekainetik aurrera, ematen zaien jaraiari antzematen dioten kalitateari buruz, zeina funtsezko osagaia baita haien sendatze-prozesuan”.
Inkesta horiek “ospitaleko egonaldiaren beste alderdi batzuei buruzko iritzia ere jaso ahal izango dute, konfidentzialak izango dira beti eta gaixoei iristen direnean emango zaie, gainerako dokumentazio eta tresnekin batera”.
Gainera, “osasunaren alorreko langileek haien xedeen berri emango diete, egonaldian zehar egiteko aukera emango diete eta oroitaraziko diete erabiltzaileari ematen zaion zerbitzuan akatsak zuzentzeko eta haren kalitatea hobetu ahal izateko erantzutea oso garrantzitsua dela”.
Onetsi den ebazpenak beste bi idatz-zati ditu, Bildu-k eta Aralar-Nabaik aurkeztu duten eta ekimenaren titularra den Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak onartu duen ordezkatze-zuzenketa baten ondorioz gehitu direnak. Lehenengoan, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Mediterránea de Catering empresa behartu dezan esleipen deialdian adierazi zuen konpromisoa betetzera eta gutxienez 6 hilabetero asebetetze inkestak egitera”.
Bestalde, Nafarroako Gobernua premiatzen da “2014ko ekainetik aurrera, hiru hilero, dietistei inkestak pasatzera, bai Mediterránea de Catering enpresaren mende daudenei bai Osasunbidearen mende daudenei, baita gaixoen elikadurarekin zerikusia duten Osasunbideako medikuei ere”.
Bi idatz-zati horiek SNk, Aralar-Nabaik, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabekoek haien alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin onetsi dira.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeen zerbitzuaren “pribatizazioa” dela-eta sortutako eztabaida “ideologikoa” aipatzen du, bai eta lan arloan izan duen kostua ere, “lanpostuen galdu eta lan baldintzak okertu” baitira. Diotenez, eredu berriaren “eraginkortasun ekonomikoaren” inguruko hainbat eztabaida piztu ditu. Proposatzaileek eskaintzen den “janariaren kalitatea aldian behin berrikustea ahalbidetuko duen tresna erabilgarri bat” sortzearen alde egiten dute.
Proposatu duen taldearen ustez, garrantzitsua da “egiazko adierazle argiak” izatea, hartara, beharrezkoa balitz, “janariaren kalitatea gutxika hobetze” aldera “aldaketak egiteko”, “Foru Komunitateko osasun sistema osoaren irudia kaltetu” lezakeen “funtsezko” kontu bat baita.
Ildo horretan, dietista batzuek “dietak prestatzerako orduan koordinazio falta eta zenbait produkturen kalitate urria dela-eta” egindako “salaketak” aipatzen ditu, “horiek guztiak bere garaian Osasuneko Departamentuak ukatutakoak”.
• www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO. 49. zk., 2014-04-04koa)