Publicada el Viernes, 13 de Junio de 2014

Espainiako Gobernua Esako urtegia ez dezan kota seguru baten gainetik bete premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Urtegiaren segurtasunari buruzko azterlan independente bat egin dadin eta Ebroko Konfederazio Hidrograkoari kaltetutakoei kalteak premiaz ordaintzea eskatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “Esako urtegia ez dezan bete kota seguru baten gainetik, presaren inguruko lurren ezegonkortasun arazoen arrazoia zein den jakin arte eta presaren ezegonkortasun arazoak konpondu arte”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Espainiako eta Nafarroako Gobernua premiatzen diren “azterlan independente bat egin dezaten Esako urtegiaren segurtasunari eta urtegiaren ezegonkortasun arazoen konponbideari buruz”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Parlamentuak “haren elkartasuna adierazten die Esako bizilagunei eta bereziki Esako urtegia handitzeko lanek kaltetutakoei”. Gainera, Parlamentuak Ebroko Konfederazio Hidrografikoa premiatzen du “kaltetutakoei kalteak premiaz ordaintzera, epe motz batean eta esku-hartze egutegi batekin”. Idatz zati hori talde guztiek adostutako eta aho batez onetsitako in voce zuzenketa baten ondorio da.

Mozioak beste bi idatz-zati zituen, UPNk, SNk eta PPNk haien aurka eman dituzten botoekin bazter geratu direnak. Lehenengoak, Espainiako Gobernua premiatzen zuen “Esako urtegia handitzeko proiektua geldiaraz dezan, bai segurtasun arazo etengabeengatik, bai ekonomiaren nola gizartearen eta ingurumenaren aldetik daukan iraungarritasun faltagatik ere”.

Bigarrenean, gobernu zentrala eta Nafarroako Gobernua premiatzen ziren “Esako urtegia handitzearekin aurreikusten den ur-hornidurarako beste aukera batzuk bilatu eta azter ditzaten”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak ziurtatzen du “ziurtasun arazo larriei behin betiko konponbide bat emateko bermerik ez egoteak Esako eskuineko mazelak egonkortasunik ez izateak oztopo handia izatea eragiten du; gastu publikoa izugarria izan da eta oraindik ez dira zergatiak ezagutzen”, baina urtegiaren oraingo erabilerekin “bateragarriak izango diren konponbideak” aurkitzea beharrezkoa da.

Proposatu duen taldeak errepikatu du Esako urtegian ur gehiago sartzeak arrisku handia dakarrela eta, ildo horretan, ziurtatzen du “2006 eta 2012 artean gertatutako irristatze bortitzak, bi urbanizazio kanporatzea eta mazelak egonkortzeko inbertitu ziren hamarnaka milioik ezertarako balio ez izatea eragin zutenak, 1993tik ohartarazpenak egiten ari diren tekniko independenteek arrazoia zutela argi utzi dute”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 57. zk., 2014-04-22koa)