Publicada el Jueves, 26 de Junio de 2014

Nafarroako Gobernua premiatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunari buruzko araudi indarduna bete beharra sar dezan kontratazioari dagokionez

Ezinduak gizarteratzeari buruzko legea betetzera premiatzen da, 50 soldatapeko baino gehiago dituzten enpresa publiko zein pribatuetan gutxienez langileen %2a ezindua izan behar dela xedatzen duena

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “administrazio klausula partikularren orrietako lan-, gizarte- eta ingurumen-betebeharrei buruzko klausulan ezar dezan, kontratazioaren arloan dituen eskumenen esparruan, kontratistak gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasunaren arloko araudi indarduna bete beharra, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, PPNk eskatuta txertatu dena. Bertan eskatzen da, horrez gain, “ezinduak gizarteratzeari buruzko 13/1982 legea betetzeko bete beharra” gehitzea, zeinak “50 soldatapeko baino gehiago dituzten enpresa publiko zein pribatuetan gutxienez langileen %2a ezindua izan behar dela xedatzen duena”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak dioenez, “kontratazio publikoaren arloan beharrezkoa da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko egiazko berdintasunari buruzko klausula sozialak jasotzea”. Hortaz, kontratatutako entitateei berdintasuna sustatzeko neurriak har ditzaten exijitzea defendatzen dute, araudi estatalak (esparru autonomikoan ere aplika daitekeena) aukera ematen duen moduan.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2014-06-13koa)