Publicada el Jueves, 23 de Octubre de 2014

Laguntza txakurrei buruzko foru lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Haren xedea mugikortasunik ez duten edo mugikortasun mugatua duten pertsona guztiek erabili ahal dezaten da, indarrean dagoen araudia gaindituta, ikusmen arazoak dituzten pertsonak bakarrik hartzen ditu eta

Parlamentuko Osoko Bilkurak foru lege proposamen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzeari buruzkoa.


Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duen foru lege proposamenaren xedea 7/1995 foru legearen araudia zabaltzea da, izan ere, soilik ikusmen arazoak dituzten pertsonak barne hartzen ditu, eta era honetan, edozein motatako ezgaitasun edo gaixotasunak jasaten dituzten pertsonei laguntza txakurrak erabiltzeko eskubide eta bermeak jasotzen ditu.


Eraginkortasun irizpideei jarraiki zabaldu da laguntza txakurrak erabili ditzaketen pertsonen espektroa, hain zuzen, “mugikortasunik ez duen edo mugikortasun mugatua” duen ezein pertsonaren “bizi baldintzak hobetu” ditzakeen tresna bat baita, baina berdintasun parametroei jarraiki ere egin da, ezgaitasun bati besteei baino lehentasun gehiago ematea “baztertzailea” dela jo daiteke eta.


Horretarako, lege proposamenak “eguneroko bizitzako ohiko zereginak hobe burutzeko” laguntza txakurrak erabili ditzaketen ezgaitasunak dituzten pertsonak nor diren definitu eta zehazten du, bai eta “eremu publikoetan zein erabilera publikokoak diren eremu pribatuetan” sartzeko, ibiltzeko eta geratzeko eskubideak murriztu ere, hala laguntza txakurraren izaera aitortuta.


Ildo horretan, Erabiltzaileen eta laguntza txakurren arteko lotura unitateen erregistro bat sortzea proposatzen da, hartara, ziurtasunari begira, txakurren erabiltzaile, jabe eta arduradunen identifikazioa idatziz jasotzeko, bai eta animaliaren deskribapen osatu eta zehatz bat ere. Erregistro hori Gizarte Zerbitzuetan eskumena duen departamentuari atxikita egonen litzateke eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuari atxikitako txakur errolda indargabetu gabe.


Era berean, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa gehiago perfekzionatze aldera, nukleo zoologikoak eta laguntza txakurrak trebatzeko zentroak baimentzeko beharrezkoak diren betebeharrak jasotzen dira, baita zehapen zigortzaile oso bat ere.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 45. zk., 2014-03-28koa)