Publicada el Jueves, 23 de Octubre de 2014

Nafarroako Gobernua Nafarroako laborategi klinikoak ekipo berriz hornitzeko enpresa esleipen-hartzaileari kontratua ez luzatzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Laginak prestatzeko fasean, analisian eta kalitatearen kontrolean, informatika ekipoetan eta hasierako beharrizan-aurreikuspenean eta langileen prestakuntzan arazoak daudela esaten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen den “azter dezan zehapen-espediente bat irekitzea eta Nafarroako laborategi klinikoak erreaktiboz, materialez eta beharreko ekipoz hornitzeko kontratua ez luzatzea enpresa esleipen-hartzaileari –Aboot Laboratories– horren indarraldia bukatutakoan”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “bi hilabeteko epean beste proposamen bat egin dezan, errealista eta posibilista, jasoko dituena kronograma xehakatu bat, Abbot Laboratories behartuko duena Nafarroako Laborategi Bateratuan prozedura guztien ezarpena normalizatzera; laborategiak bateratzeko prozesuaren egiazko jarraipen bat, eta esleipen-kontratuan jasotako zehapen neurrien aplikazioa; eta langileen prestakuntza eta garapen profesionala bultzatzea, lizitazioaren baldintza-orrietan aurreikusitakoari jarraikiz”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak dio arazoak ematen ari direla “laginak prestatzeko fasean, analisian eta kalitatearen kontrolean”, “informatika ekipoetan eta hasierako beharrizan-aurreikuspenean”, baita “langileen prestakuntzari” dagokionean ere. Arrazoi horiengatik “kontrol zorrotzagoak behar dituzten gaixoak dira” egoera horrek “gehien kaltetzen dituenak”, espediente zigortzaile bat irekitzeko eskatzen du, baita enpresa esleipen-hartzailearekin sinatutako kontratua luzatzea ukatzea ere.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 111. zk., 2014-10-17koa)