Publicada el Jueves, 11 de Diciembre de 2014

Nafarroako Gobernua seme-alabek gurasoei egindako erasoen kasuetarako jarduketa-programa bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Lege erreformak eta kanpainak burutu arren gelditzen ez den delitu mota baten aurrean gaudela adierazten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “administrazio publikoen jarduketa programa bat taxutu dezan (Nafarroako Gobernuko departamentuak –esate baterako, Gizarte Politikak, Hezkuntza eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea-, seme-alabek gurasoen aurka baliatutako indarkeria kasuei aurre egiteko eta erantzun egokia emateko, besteak beste ondoko neurriak jasoko dituena: jarduketa protoloko bat, profesionalentzako prestakuntza, eta ukituentzako informazioa, bitartekaritza, laguntza eta ahokku ematea”.

Zioen azalpenetan, PPNk bultzatu duen ebazpenak Administrazioa eta botere publikoak “jarduera prebentibo” sorta bat abiaraztera deitzen ditu, hartara, adituen eta fiskaltzaren balioespenei jarraiki “familiaren esparruko indarkeria errotik ezabatzea xede duten lege erreformak eta kanpainak burutu arren gelditzen ez den delitu mota” horri amaiera emateko.

Proposatu duen taldearen ustez, “ezkutupeko epidemia” baten aurrean gaude, izan ere “salaketa judizial batekin amaitzen diren kasuak egiazko egoeren zati minimo bat baino ez dira” eta horregatik prebentzio jarduerei “beharrezko, egoki eta eraginkor” izaera ematen zaie.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)