Publicada el Jueves, 15 de Enero de 2015

Nafarroako Gobernua merkataritzako hiri-eremuetan baterako kudeaketa ereduak ezartzeari dagokionez aurrerapausoak eman ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Elkarlan publiko-pribatua eskatzen da zerga orokorrak igo behar izan gabe hiri-guneak berpiztu eta hobetzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “urratsak egin ditzan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan, Nafarroako merkataritzako hiri-eremuetan baterako kudeaketa-ereduak ezartzeari dagokionez, Business Improvement Districts izenekoen ereduan oinarrituta, pizgarri-programak garatuz eta horretarako beharrezkoak diren arau-aldaketak eginez”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen eta Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak zuzendu duen ebazpenak “garbitasunari, kaleen mantentzeari, zaintzari eta segurtasunari, hiri-diseinuari, eremu publikoen erregulazioari, garraioen antolamenduari eta salmenta-igoerari begira” ekartzen dituen onurak defendatzen ditu, izan ere, “merkataritzako hiri-eremuak kudeatzeko elkarlan publiko-pribaturako modu berri bat”.

Proposatu duen taldeak dioenez, “ez da merkataritza txikiak kanpoaldeko merkataritza guneen aurrean duen estrategia bat soilik, toki administrazioari finantzaketarako mekanismo eraginkor bat eskaintzea eta gunean ematen dituzten zerbitzuak hobetzea baizik, hori dena zerga orokorrak igotzea beharrezkoa izan gabe”.

Haien ustez eta orain finantzaziorako zailtasunak daudela ikusita, barrutietan oinarritzen diren era honetako elkarlan publiko-pribaturako formula mistoen alde egitea beharrezkoa da. “Aldez aurretik zuzendutako eta publikoki baimendutako erakundeak dira. Jabeen edota merkatariek ordaintzen dituzten zerga bati esker urtero sortzen diren diru-sarrerak sortzen dira eta horrela eremu geografiko jakin batean zerbitzu publiko gehigarriak ematen dituzte. Hiri guneak berpizteko eta hobetzeko balio izan du”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 124. zk., 2014-11-14koa)