Publicada el Martes, 27 de Enero de 2015

Nafarroako Gobernua Nafarroako Kultura Kontseiluaren osaera berritu ez hura arautzen duen araudia egokitzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Adierazten denez kontseilariak babes gisa hartzen duen foru dekretua legearen onespena baino lehenagokoa da eta kontseilua berritzeko epea amaitu da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “inolako aitzakiarik gabe bete dezan Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean ezarritakoa eta, horren indarrez, berehala egin dezan Nafarroako Kultura Kontseiluari buruzko araudi berri bat, eta berritu ditzan haren kideak, Nafarroan presente daude sektore desberdinek parte hartu eta laguntza ematearen irizpideei jarraituz”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak legearen edukia aipatzen du eta baieztatzen duenez, Gobernuak ez du epearen barruan Nafarroako Kultura Kontseiluaren osaera berritu ez hura arautzen duen araudia egokitu ere, izan ere, iragan abenduaren 12an kontseilariak egin zuen agerraldian azaroaren 13ko 68/2013 Foru Dekretuan babestu zen, baina dekretu hori legearen onespena baino lehenagokoa da, eta, horrenbestez, lege hori “argiro urratzen ari da”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 1. zk., 2015-01-09koa)