Publicada el Jueves, 19 de Febrero de 2015

Nafarroako Gobernua Haur Hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza eskaintza publiko bat ezar dezan premiatzen da

Aurrekontuaren, antolakuntzaren eta eskualde berdintasunaren bidez eskubide hori bermatzeko, udalek haien burua behar horiek asetzera behartuta ikusi baitute haien burua

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Haur Hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza eskaintza publiko bat ezar dezan, halako moduz non bermatuko baita heritar guztiek irakaskuntza horiek jaso ahal izatea kalitate, ekitate eta iraunkortasun-berme baldintzetan, hezkuntza etapa hori sartuz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen sarean”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak Nafarroako Gobernua premiatzen du onestera “bere gain hartzera 0tik 3 urtera bitarteko zikloko hezkuntza-eskaintza antolatzeko erantzukizun zuzena, aurrekontuaren, antolakuntzaren eta eskualde berdintasunaren bidez eskubide hori bermatuta, udalek, jasan ezin duten era batean, behar horiek haien aurrekontu-baliabideen edo Gobernuak urtero esleitzen dituen diru-laguntzen arabera betetzera behartuta ikusten baitute haien burua”:

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)