Publicada el Jueves, 26 de Marzo de 2015

Nafarroako Gobernua Lodosarako autobidea bi norabidekoa izan dadin ekimen eta ekintzat guztien buru jar dadin premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Bi norabidekoa ez izateak badu bere eragina inguruko herrietako biztanleentzat eta turistentzat, bertatik igarotzen diren ibilgailuentzat eta inguruetako enpresentzat

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeiaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “behar diren ekimen eta ekintza guztien buru jar dadin eta haiek aurrera eraman ditzan ukitutako erakunde eta eragile ekonomiko eta sozialekin, AP-68 autobideko 14. lotunea –Lodosakoa– eralda dadin eta irteera bat eraiki dadin Logroñorako norabidean, halako moduan non bi norabidekoa izanen baita”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak esleipen-hartzailearekiko akordio bat bultzatzea eta Espainiako Gobernuaren nahiz ukitutako gainontzeko autonomia erkidegoetako administrazioen aitzinean egin beharreko zuzemenak egitea babesten du, arazoa albait azkarren konpon dadin; izan ere, alde guztiak daude horretarako prest, Gorte Nagusietako 2014ko abenduaren 17an izandako eztabaidan ikusi zen legez.

Proposatu duen taldeak baieztatzen duenez, autobideko 14. irteera horren berezitasuna da norabide bakarrekoa dela. Zaragozarako norabidean bakarrik har daiteke, LR-123 errepidearekin lotzen du Pradejonerantz eta Villar de Arnedorantz, eta Nafarroako 124. errepidearekin Lodosarantz.

Irteera hori bi norabidekoa ez izateak “badu bere eragina inguruko herrietako biztanleentzat eta turistentzat, bertatik igarotzen diren ibilgailuentzat eta inguruetako enpresentzat”. 14. irteera 2003an eraiki zen Lodosako Udalaren lurretan, Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta autobidearen enpresa esleipen-hartzaileak hitzarmen bat sinatu zutenean.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 44. zk., 2015-03-24koa)