Consuelo Satrustegik (Geroa Bai) Foru Parlamentari kargua hartu du
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak saioa egin du gaur Consuelo Satrustegi Marturetek (Geroa Bai) Foru Parlamentari kargu-har dezan.
Ekitaldia Areto Instituzionalean egin da. Bertan parlamentari berriak bere kargua Ganberako lehendakariaren, Ainhoa Aznarezen, eta Mahaiko gainerako kideen aurrean zin egin du.
Satrustegik bere kargua honako formulari jarraiki zin egin du Parlamentuko lehendakariaren, Ainhoa Aznarezen, aurrean:
“Legeak horrela agintzen duelako, hitza ematen dut.
Respetar en todo momento el régimen foral de navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentaria foral”.
Era horretan, Satrustegik foru parlamentari oso izateko araudi-betebeharrak bete ditu, orain Gobernuko lehen lehendakariordea eta garapen ekonomikoko kontseilaria den Manu Ayerdik haren parlamentari eserlekuari uko egin ondoren.
2003tik aurrera Satrustegi Atarrabiako zinegotzi izan da, 47 urte ditu, laguntzaile geriatrikoa da eta Geroa Bairen Nafarroako Parlamenturako zerrendan 10. postuan zegoen.
Kargu-hartzean Geroa Baiko Koldo Martinez, Maria Solano, Patxi Leuza eta Jokin Castiella parlamentariak eta Jose Luis Mendoza Hezkuntzako kontseilaria egon dira. Ekitaldia Ainhoa Aznarezen parte-hartzearekin amaitu da.
Lehendakariak Satrustegi zoriondu du eta kargu berrian “zoriona” opa dio, non “Nafarroako herritarren ordezkari izateak zer esan nahi duen oso ongi jakinda” sartu den. “Zure aldetik lana, adorea, laguntza eta sendotasuna espero dugu, hori guztia pasio handiarekin, eta feminista petoa zarenez gero, baita emakumeen eskubideen defentsan ere”.
Amaitzeko, Aznarezek haien aurrean “lan handia eta adostasunak beharrezko dituen legegintzaldia” dutela ohartarazi du, “lau indarren artean sinatu den programa hitzarmena abiapuntu hartuta, hitzarmen zabaletara iristeko”.