Publicada el Lunes, 9 de Noviembre de 2015
Parlamentuak elkarretaratzea egin du indarkeria matxistaren azken biktimeeen oroimenez
Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du berriro Parlamentuko egoitzaren sarreran minutuko isilunea eginda
Foru parlamentariek eta Ganberako langileek Nafarroako Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren azken biktimen heriotzak gaitzezteko, 2 Llirian (Valencia) eta beste bat Baenan (Córdoba).
Nafarroako Parlamentuak bere eguneroko jarduera eten du, Osoko Bilkurak irailaren 17an erabaki zuenari jarraituz, hilketa bakoitza gaitzesteko. Era horretan, Foru Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guztiek beren atsekabea eta gomuta adierazi dituzte indarkeria matxistaren biktima guztiak direla eta.