Publicada el Jueves, 5 de Noviembre de 2015

Nafarroako Gobernua banda zabala hedatzeko plan berri bat berehala egin dezan premiatu dute

Aurreko Telekomunikazioaren Plana ez baitzen bete eta horrek garapen ekonomikoa eta aukera berdintasuna oztopatu dituelako

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, Geroa Bai-ren eta I-Eren abstentzioekin eta EH Bildu-k eta Podemos-Ahal Duguk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernau premiatzen den “berehala taxutu dezan Nafarroan banda zabala hedatzeko plan berri bat, inbertsiorako funtsak ezarriz 2016ko aurrekontutik hasita eta mapa bat prestatuz, zeinean konpromiso bat ezarriko baita herrien, industrialdeen eta intereseko espazioen araberako irismen-konpromisoari, aurreikusitako konexio-abiadurari eta gehienezko exekuzio-epeei dagokienez”.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek zuzenketa bat aurkeztu dute in voce, ekimenaren titular den PSNk onetsi ez duena. Bertan Nafarroako Gobernua premiatzen zen “albait azkarren taxutu dezan Nafarroan banda zabala hedatzeko plan berri bat, ahal den neurrian, 2016tik aurrera egiteko jarduketak jasoko dituena, eta mapa bat prestatuz, zeinean xedeak ezarriko baitira herrien, industrialdeen eta intereseko espazioen araberako legegintzaldi honetan zehar konexio-abiadurari eta berehala taxutu dezan Nafarroan banda zabala hedatzeko plan berri bat, inbertsiorako funtsak ezarriz 2016ko aurrekontutik hasita eta mapa bat prestatuz, zeinean konpromiso bat ezarriko baita herrien, industrialdeen eta intereseko espazioen araberako irismen-konpromisoari, aurreikusitako konexio-abiadurari eta gehienezko exekuzio-epeei dagokienez exekuzio-epeei dagokienez”.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen ebazpenak 2010eko martxoan abian jarriko zela iragarri zen Telekomunikazio Azpiegituren Plana aipatzen du eta ez dela bete esaten du, izan ere, zuntz optikoa “ez da aurreikusitako eremuetara hedatu (Estelleria, Zangoza, Sakana eta Pirinio aldea), nahiz eta hasierako inbertsioa 3.889.651 eurokoa izan zen eta urte anitzeko gastua baimendu zen”.

Proposatu duen taldeak “paralisi” honen aurka dagoela adierazi du. Bere ustez hedapena “garapen ekonomikorako lehentasunezko inbertsioa” da, eta hortaz paralisia “freno bat da industria-sarearen hazkunderako eta lehiakortasunerako, eta eskualde haietan bizi direnen aukera berdintasunerako”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2015-10-02koa)