Publicada el Jueves, 11 de Febrero de 2016

Espainiako Gobernua premiatzen da lagunduriko suizidioa eta eutanasia arautzera

Horrekin legezko erantzuna eman nahi zaie gizartearen gehiengo batek babesten duen eskubideari, pertsonek heriotza-modua hautatu ahal izatearena sufrimendu txikienarekin

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin, erabaki bat onetsi du, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “eutanasiarako eta suizidio lagundurako eskubidea arautuko duen lege bat presta eta gara dezan”.

Geroa Bai parlamentu-taldeak bultzatutako erabakiaren zioen azalpenean gogoratzen da eutanasiak, sei espetxe-urtera arte bitarte zigortzen denak, delitua izaten jarraitzen duela, nahiz eta gaiari buruz populazioaren artean egindako inkestek erakusten duten "babes handia daukala".

Horri dagokionez, proposamen-egileak uste du beharrezkoa dela legezko bide bat ematea "gizartearen gehiengo batek babesten duenari, alegia pertsonek heriotza-modua hautatu ahal izateari, sufrimendu txikienarekin eta baldintza ahalik eta duinenetan, norberaren bizitza amaiarazteko modua hautatzeko bidea ematen duten herrialdeetara –Suitza, Belgika, Holanda edo Luxenburgera– joan behar gabe".

Testuinguru horretan, gogoratu beharra dago Nafarroako Parlamentuak erabaki bat onetsi zuela (2015-11-19an), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzuen suizidio lagundurako eta eutanasiarako eskubidea arautuko duen foru lege bat presta dezan, eta Espainiako Gobernua, berriz, Zigor Kodearen 143. artikulua alda dezan, halako moduz non despenalizaturik geratuko baitira eutanasia eta suizidio lagundua.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioa (41. NPAO, 2015-12-14koa)