Publicada el Jueves, 7 de Abril de 2016

Nafarroako Gobernua premiatzen da AP-15 autobidearen erabateko doakotasuna ezar dezan

UPNk eta GBk baino ez dute baztertu PPNren eskaera, Iruñaren eta Erriberaren arteko bide azkarrenaren erabilera handia eta, halaber, osasun eta lan arrazoiak oinarri dituena

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren baiezko botoekin eta UPN eta Geroa Bairen ezezko botoekin onetsi duen ebazpen batean Nafarroako Gobernua premiatzen da “AP-15 autobidearen erabateko doakotasuna ezar dezan, errazte aldera nafarrek bide hori erabili ahal izatea beren poltsikoetarako kostu handirik gabe”.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek ordezteko zuzenketa aurkeztu dute, eta PPNk, ekimenaren titularrak, ez du onartu. Zuzenketa horren helburua zen “A-15eko Iruña-Tutera tartearen egungo egoera aztertzea eta publiko bilakatzeko aukerak baloratzea, doakoa izan dadin”.

PPN foru parlamentarien elkarteak sustatutako ebazpen horrek zioen azalpenean “osasun, lan edo zerbitzu” arrazoiak aipatzen ditu AP-15 autobidearen doakotasuna eskatzeko, hura baita “Iruñaren eta Nafarroako Erriberaren arteko konexio-biderik azkarrena, zeina hein batean bakarrik baitago Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta”.

Proposamenaren egileak berariaz aipatzen ditu Erriberako herritarrak: “AP-15aren erabiltzaile nagusiak dira, eta 9,10 euro ordaindu behar dute bidesaritan”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioa (9. NPAO, 2016-01-28koa)