Parlamentuak Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko katedradun lanpostuetarako deialdia egiteko eskatu du
2015eko abuztuan azken araudia onartu ondoren ez dago lege eragozpenik deialdia egiteko, bi bideetako (sartzea eta iristea) edozeinetatik
Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur aho batez onetsi duen erabaki baten bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “katedradun lanpostuak ahalik eta lasterren deitzen has dadin Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriorako, Hezkuntza Departamentuaren Lan-eskaintza publikoaren (LEP) barnean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onetsitako araudian ezarritakoaren arabera”.
Onetsi den erabakiaren bigarren puntuan, Hezkuntza Departamentuari eskatzen zaio “Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioaren antolaketa eta funtzionamendua ikastetxe horren ezaugarri berezietara egokitu ditzan”.
UPN parlamentu-taldeak bultzatutako erabakiaren zioen azalpenean zehazten denez, azken araudia abuztuaren 25eko ECD/1752/2015 Aginduan jaso ondoren, “ez dago lege oztoporik balizko bi bideetako (sartzea eta iristea) edozeinetatik katedradunen kidegoko lanpostuak deitzea eragozten duenik. Izan ere, Valentziak eta Asturiasek dagoeneko deitu dute prozesua, eta Andaluziak eta Murtziak deitzea aurreikusi dute”.
Horiek horrela, gogora ekartzen da musikako goi mailako arte ikasketak Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparru berrira egokitzeko “berariazko araudi garapen bat behar dela, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolamendua eta funtzionamendua arautuko dituena. Orain arte Hezkuntza Departamentuak ezarri ditu jarraibideak”.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (68. NPAO, 2016-05-13koa)