Rafael Eraso GBko foru parlamentari karguaz jabetuko da ostegunean
María Solana Gobernuaren eledun berriaren tokia hartuko du, eta bilkura-aldi berriko lehenbiziko osoko bilkuran parte hartu ahal izanen du, egun horrexetarako deituta baitago
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ostegun goizeko 08:30ean (erakunde-aretoan) bilkura eginen du, Rafael Eraso Salazarrek Geroa Baiko foru parlamentari kargua har dezan.
Foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak beteko ditu Erasok, egun Nafarroako Gobernuko eleduna den María Solanak parlamentari izateari uko egin ondoren.
Rafael Eraso Ribaforadako zinegotzia da, 56 urtekoa, Enpresa Zientzietako diplomaduna, eta Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan hamaikagarrena izan zen.
Karguaz jabetu ondoren, parlamentari berriak bilkura-aldi berriko lehenbiziko saioan parte hartu ahal izanen du, 09:30ean hasiko baita.