Publicada el Mercredi, 11 de février de 2015

Parlamentuak, NUPek eta NUk Hitzarmen Ekonomikoari buruzko II. mintegia antolatu dute

Saioak instituzionalizatzeko eta urtero Nafarroako finantza eta zerga erregimena era konparatuan azter dadin sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoari buruzko II. mintegia antolatu dute. Hilaren 17an, asteartean, hasiko da Hitzarmen ekonomikoari buruzko eztabaida-solasaldi batekin, Espainiako Konstituzioaren esparruan.


Mahai inguru moduan antolatu diren hiru mintegiak Nafarroako Parlamentuko egoitzan izango dira, otsaila eta martxoa artean, eta jendaurrera irekita egongo dira. Nahi duen orok zuzenean edo twitter sare sozialaren bidez parte hartu ahal izanen du.


Lehenengo edizioak izan zuen arrakasta eta eragina ikusita, antolaketaz arduratu diren hiru erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute urtero eta era iraunkorrean mintegi hau sustatzeko.


Hitzaldien xedea, hitzarmenak jasotzen duenari jarraiki, “Nafarroaren finantzaketa- eta zerga-sistema propioa, bai eta izaera politiko berdina duten beste eskualdeko entitate publikoen finantzaketa-sistemekin duen aldea” aztertzea eta jakitera ematea da.


Horretarako, mintegiak NUPeko eta NUko Finantzetako eta Zergetako Zuzenbidearen ezagutza esparruetako hainbat kide ditu, eta Batzorde Zientifiko bat eta txandakako Batzorde Antolatzaile bat ezarri dira.


Hitzaldiak eta mahai inguruak publiko orokorrari zuzenduta daude, baina bereziki bi unibertsitateetako ikastaro, gradu, master eta espezialitateetan izena eman duten ikasleei.


Azpimarratu denez, azken xedea “profesionalek, juristek eta alorrean adituak direnek” egindako “analisi akademiko xehe” baten bidez, gizarteari “gure Foru Erregimenaren funtsezko instrumentua” hurbiltzea da.


Mahai inguruari Parlamentuko Lehendakariak, Alberto Catalánek, hasiera emango dio, otsailaren 17an 19:00etan. Jarraian, lehenengo saioa egingo da Hitzarmen Ekonomikoa Nazioarteko eta Europako Testuinguruan gaiari buruzko mahai inguru batekin. Bertan Juan José Zornoza Pérez, Madrileko Carlos III unibertsitateko finantza eta zerga Zuzenbidean katedraduna eta erkidego autonomoei lagatutako estatuaren tributuen alorreko istiluen ebazpenerako arbitraje batzordeko lehendakaria, eta Ignacio Borrajo Iniesta, zuzenbide administratiboan katedraduna eta Konstituzio Auzitegiko oposizio bidezko legelaria. Hugo López López, NUPek kontratatutako irakasle doktorea, arituko da moderatzaile.


Hurrengo hitzordua martxoaren 3an (19:00) eta Hitzarmen Ekonomikoa Espainiako Konstituzioaren esparruan gaiari buruzkoa izango da. Gai horri buruz eztabaidatuko dute Rosana Navarro Heras koordinazio autonomiko eta lokaleko idazkari nagusiak eta Violeta Ruiz Almendral Madrileko Carlos III unibertsitateko irakasle tituludun eta Konstituzio Auzitegiko legelariak. Moderatzailea Eugenio Simón Acosta izango da, Nafarroako Unibertsitateko finantza eta tributu zuzenbideko katedraduna eta Nafarroako Kontseiluko lehendakaria.


Zikloa 17an itxiko da (19:00) Antonio Cayón Galiardok, finantza eta zerga zuzenbideko katedraduna eta hitzarmen ekonomikoaren arbitraje batzordeko lehendakariak, eta Isaac Merino Jara, finantza eta zerga zuzenbideko katedraduna eta hitzarmen ekonomikoko arbitraje batzordeko kideak, emango duten hitzaldi batekin, Hitzarmen ekonomikoaren esparruan istiluak ebaztea gaiari buruz mintzatuko baitira . Moderatzailea Fernando de la Hucha Celador izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko finantza eta zerga zuzenbidea katedraduna.
 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoEkonomiari buruzko II. zikloa