Resoluciones

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gure Foru Komunitatean haurdunaldiaren borondatezko etenduraren zerbitzua izateko behar diren baliabide egokiak jar ditzan 2007ko abenduaren 31 baino lehen, betiere legean ezarritako kasuetan emakume horiek beren eskubidea baliatu ahal izateko eta behar duten laguntza Nafarroan jaso ahal izateko.

[03/10/2007]

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du, Audenasako akziodun garrantzitsua baita, A-15 autobidearen erabiltzaileei, orain arte bezala, erabiltzaile-txartela kosturik gabe berritu eta etxera bidal dakien.

[03/10/2007]

1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du ugalketa kontziente eta arduratsurako eskubidea berma dezan, eta amatasunaren balio soziala aitor dezan. Eskubide hori gauzatzeko, behar diren neurriak hartuko dira, kontrazepzioari buruzko informazioa eta praktika emakumeen eta gizonen eskura egon daitezen, eta prestazio normalizatua izan dadin Nafarroako osasun sare publikoan, Estatuaren gainerako lekuetan gertatzen den bezala.

[02/10/2007]

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernua premiatzen du sei hileko epean diagnosi bat aurkez diezaion Parlamentuari. Diagnosi horretan zentroetako laguntzako langileen ratioak eta, oro har, zerbitzuak ageriko dira.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernuak premiatzen du sei hileko epean Parlamentuari aurkez diezaion, eztabaida dezan, foru erkidegoko gizarte zerbitzuen lehenbiziko kalitate plana.

[01/10/2007]