Resoluciones

"Nafarroako Gobernuari eskatzea behar diren arau-neurriak har ditzan etorkizunean suhiltzaileen lanpostuak betetzeko egiten diren deialdietan behar den segurtasun juridikoa egon dadin adin-mugari dagokion baldintza dela eta."

[09/11/2007]

"1. Nafarroako Parlamentuak Toki Administrazioko Departamentua premiatzen du azterlan bat egin dezan, horrela ikertzeko zer toki entitatek eskaintzen dizkieten zerbitzuak bereak diren herritarrei baino herritar gehiagori, zein diren zerbitzu horiek eta zer-nolako finantza-zama sortzen duten, parte hartzeko funtsa banatzeko formuletan kontuan hartua izan dadin, eta, kasua bada, egungo formulak alda daitezen.

2. Azterlan hori legebiltzar honetan aurkeztu eta eztabaidatuko da

[08/11/2007]

Osoko Bilkurak 2007ko urriaren 25ean onetsia

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari exijitzen dio informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modernizatzeko plan bat ezar dezan, eta horretarako ordenagailuak eros ditzan eta Nafarroako irakaskuntza publikoko ikasgela guztietan ikus-entzunezko materiala ezar dezan."

[25/10/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari exijitzen dio berehala profesionalak kontrata ditzan ingelesezko irakaskuntza ezarri ahal izateko Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan."

[25/10/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari exijitzen dio 0 eta 3 urte bitarteko haurrak zaintzeko 500 toki gehiago jar ditzan berehala."

[25/10/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren urratsak egin ditzan Nafarroako Foru Komunitateko herritarrei ahalbidetzeko AP-15 autobidea bere ibilbide osoan doan erabiltzea 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, hala emakida erreskatatuz, nola, bestela, Nafarroako herritarrentzako sistema orokor bat ezarriz bidesariaren zenbatekoaren adinako zerga-arintzea modu automatikoan gauzatuko diena bide hori erabiltzeko unean bertan."

[25/10/2007]

"1. Nafarroako Parlamentuak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari lehenbailehen bete dezan apirilaren 10eko 189/2007 epaia, Donejakue bideko autobiako Zizur Nagusiko errotulazio elebidunari buruzkoa.

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari atzera egin dezan apirilaren 10eko 189/2007 epaiaren aurka Auzitegi Gorenean jarritako errekurtsoan.

[25/10/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du 2007ko abendua baino lehen, eguneko zentroa garai horretan ixten baita, behar den konponbidea jar dezan, zentroa irekita egon dadin eta haren funtzionamendu araubidea normalizatu dadin".

[25/10/2007]