Publicada el Jueves, 11 de Octubre de 2012

2012an Nafarroako administrazio publikoen langileen erosahalmena bermatzeko egindako bi Foru Lege proposamen aintzat hartu dituzte

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak bi Foru Lege proposamen aintzat hartzea onetsi du gaur. Bata, Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztu du eta Nafarroako administrazio publikoen mendeko langileei laguntza ekonomiko osagarriak ordaintzeari buruzkoada, 2012ko ekitaldian aurreikusitako erosahalmena mantentze aldera. Bestea, Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeak aurkeztu du eta aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen du, 2012rako ondorioekin, erosahalmenaren galera dela-eta.

SN, NaBai, Bildu-Nafarroa eta I-E parlamentu-taldeek bi Foru Lege proposamenak aintzat hartzearen alde bozkatu dute; UPN eta PP parlamentu taldeek ordea, kontra bozkatu dute.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak aurrekontu oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 3ko 20/2012 Errege Lege-dekretuan jaso bezala, aparteko paga kentzeko agindua betetzeko neurriak hartzen dituen Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa bat bazter utzi du.

UPN eta PP parlamentu-taldeek osoko zuzenketaren kontra bozkatu dute; Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeak alde bozkatu du; SN, NaBai eta I-E parlamentu-taldeek ez dute bozkatu.

www.parlamentodenavarra.es
Nafarroako Gobernuaren Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 74. zk., 2012ko irailaren 21ekoa)
Foru Lege proposamenen argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012ko irailaren 7koa)