Publicada el Jueves, 23 de Enero de 2014

Nafarroako Gobernua nekazaritzan eta abeltzaintzan belaunaldien arteko erreleboa errazteko programa bat presazko izaerarekin gara dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Etorkizunera begira ere ekonomiaren eta gizartearen garapenerako funtsezkoa den sektore horretan enplegua mantentzeko eta hobetzeko neurri zehatzak eskatzen dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen bere “ustez komenigarria eta beharrezkoa” dela, “gizarte- nahiz ekonomia-garapenerako eta lurralde-orekarako, lehen sektorean enplegua mantentzera bideratutako politika berariazkoak egotea, bai eta enplegu horren kalitatea hobetzera bideratutakoak ere”.

Onetsi den ebazpenak bigarren-idatz zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “urgentziaz gara dezan berariazko programa bat, abeltzaintzan eta nekazaritzan belaunaldi-erreleboa erraztera bideratua, bai eta lan-baldintzak erraztera ustiategi txikietan, lan-ordezkapenak egin ahal izateko bidea emanez, gertakariren bat, osasun-baja, oporrak eta abar gertatzen direnean”.

PPNk hala eskatuta eta ekimenaren titular Aralar-Nabairen baimenarekin beste bi idatz-zati gehitu dira. Lehenengoan Nafarroako Gobernuari “programa burutzean nekazal sindikatuen eta lehenengo sektorearen eragile nagusienen parte-hartzea izatea” eskatzen zitzaion.

Eta bigarrenean programaren finantzazioan “2014-2020 urteetarako Landa Garapen Iraunkorrerako Programatik eratorritako funtsak erabiltzea” eskatzen zen, “dokumentu horri, beharrezkoa izatekotan, sektorean enplegua mantentzeko jarduera zehatz berriak gehituz”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen mozioak lehen sektorea “etorkizunera begira ere sektore indartsua” den aldetik haren garrantzia azpimarratzen du eta jarduera horren “gizarte- eta ekonomia-errentagarritasuna” ziurtatuko duten neurriak har daitezen eskatzen du, zailtasun handiak jasaten baititu bateragarritasunari eta ustekabeko gorabeherei dagokienez, esaterako, gaixotasunak eta istripuak.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 9. zk., 2014-01-17koa)