Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute datorren astelehenean, otsailaren 13an, 10:00etan. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ondoko gaiak izapidatuko direnetz erabakiko dute:
Foru Lege Proposamenak:
- Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro eta Socialistas de Navarra parlamentu-taldeek aurkeztu dute.
Jabeldurak:
- Hezkuntza politikari eta Hezkuntzako ministroak iragarritako erreformek izan ditzaketen ondorioei buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Nekane Pérez Irazabal andreak aurkeztu du.
- Zerga politikari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
Mozioak:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bat egin dezan 2012an izanen den Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Aldeko Europako Urtearekin. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Enrique Martín de Marcos jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da alda dezan Hezkuntza Departamentuko aurrekontuetako garbiketa-lanei buruzko kontusaila. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da alda dezan Osasun Departamentuko aurrekontuetako garbiketa-lanei buruzko kontusaila. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan bat presta dezan Museoen Sarea osatzen duten zentroak irekitzeko asteburu eta jai-egunetan. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu Talde Popularreko Amaya Zarranz Errea andreak aurkeztu du.
Agerraldiak:
- Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak informa dezan "Félix Garrido" zentroaren egoerari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Xabier Lasa Gorraiz jaunak aurkeztu du.
- Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak informa dezan Nafarroako ikus-entzunezko produkziorako laguntzen kontusailean eginiko aldaketei buruz. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Aitziber Sarasola Jaca andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko zuzendari nagusiak zenbait gairi buruz informa dezan. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Patxi Zabaleta Zabaleta jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak informa dezan hiltegien eta Haragiaren Hiriaren egoerari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Txentxo Jiménez Hervás jaunak aurkeztu du.
- Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak informa dezan ibaietako ubideen garbiketari buruz. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak aurkez dezan Nafarroako Antzoki Sareak bete dituen eginkizunei buruzko balantze bat. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Patxi Leuza García jaunak aurkeztu du.
Lan Bilerak Eta Bisitak:
- Taxi-zerbitzuko ordezkariek informa dezaten sektorearen egoerari buruz. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Eloy Villanueva Cruz jaunak aurkeztu du.
- Medicus Mundiko ordezkariek “Garapenerako lankidetzan eta laguntza humanitarioan osasuna zertan den” izeneko 2011ko txostenaren berri eman dezaten. Socialistas de Navarra parlamentu-taldeko María Victoria Arraiza Zorzano andreak aurkeztu du.
- Xaloa Telebistako langileen ordezkariek azal dezaten zer baldintzatan egiten duten lan. Nafarroa Bai, Bildu-Nafarroa eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztu dute.
- Etorkinen Koordinadoraren ordezkariek internamendu-zentroen egoeraren gainean eginiko txostenaren berri eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Socialistas de Navarra, Nafarroa Bai, Bildu-Nafarroa, Nafarroako Parlamentuko Talde Popular eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztu dute.
Ahozko Galderak:
- Gendulaingo lurzoruak udalen alde sorturiko gainbalioen ordainketari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Txentxo Jiménez Hervás jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko neurririk hartuko ote den Eguesibarko eta Burlatako udaletan kudeaketa-lanak egiten dituzten hirigintzako sozietateekin amaitzeko. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Xabier Lasa Gorraiz jaunak aurkeztu du.
- Frankismoaren sinboloak kentzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Koldo Amezketa Díaz jaunak aurkeztu du.
- Berako liburutegi publikoan amatasun baja bat ez ordezkatzeko erabakiari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko foru parlamentari Nekane Pérez Irazabal andreak aurkeztu du.
- Alderdi Popularrak hartutako neurri ekonomikoek enpleguan izanen duten eraginari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Transferentzien Batzarraren bilera deitzeko aurreikuspenak ez bete izanari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
-2011ko aurrekontuen itxierari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
- Enpresen sustapenerako inbertsioen aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
Galdera Idatziak:
- SODENAk 2011n finantzatutako eta atzera botatako eragiketei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko José Fernando Ibiltzieta Olleta jaunak aurkeztu du.
- Gazteluko plazan aurkitutako aztarna arkeologikoei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeko Txema Mauleón Echeverría jaunak aurkeztu du.
- Seihileko honetan Europako Kontseiluan egin beharreko lanen egutegiarekin zerikusia duten zenbait gairi buruzkoa. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Jakiteko zer eragin izanen duen Descalzos kaleko haur eskolan Nafarroako Museoa handitzeak. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Patxi Leuza García jaunak aurkeztu du.
- Osasun zerbitzuetako itxaronzerrendak murrizteko kudeaketa-hitzarmenari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
Bestelako Gaiak:
- Sirian bizi den egoera gaitzesteko adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Lan-talde bat osatzeko proposamena, aztertzeko Nafarroan 1936ko biktimei ematen zaien arretaren egungo egoera, eta biktima horiei laguntza, ordaina, oroimena eta justizia emateko neurriak bideratzeko. Socialistas de Navarra eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztu dute.
Mahaia eta Eledunen Batzarra
Convocatoria definitiva
Astelehena, 13 otsaila, 2012 - 10:00