Barne antolaketa

Nafarroako Parlamentuaren Zerbitzuak:

Nafarroako Parlamentuak beharrezko giza eta gauza baliabideak ditu bere eginkizunak betetzeko; zerbitzu teknikoak, dokumentaziokoak eta aholkularitzakoak, batez ere.

* Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua

* Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren aldaketa

* Nafarroako Parlamentuko Administrazioko Antolamenduari buruzko Erregelamendua (gaztelaniaz)

* Organigrama

Legelari Nagusiak -Idazkari Nagusia- aholkularitza juridikoa, teknikoa eta administratiboa ematen die Lehendakariari eta Parlamentuko gainerako organoei; aldi berean, Legebiltzarreko zerbitzu administratiboak zuzentzen ditu.

Hurrengo zerbitzuetan banatzen da Legebiltzarraren egitura administratiboa:

Zerbitzu Juridikoak: Legelari nagusiaren zuzendaritzapean ari diren legelariei dagokie Parlamentuko organoen aholkularitza juridiko eta teknikoa; txostenak, irizpenak eta aktak idaztea; eta Parlamentua ordeztu eta defendatzea epai-organoen eta Konstituzio Auzitegiaren aitzinean.

Zerbitzu Orokorrak: Haien ardura da Parlamentuko aferen tramitazioaren kudeaketa eta kontrola, Legebiltzarreko langileen, ondasunen eta zerbitzuen kudeaketa — kontratazioak, obrak, erosketak-, informatika arloko plangintza eta Parlamentuko organoei laguntza eta urgazpena ematea.

Prentsa, Argitalpen eta Protokolo Zerbitzua: Hari dagokio Legebiltzarreko organoen jardueren eta erabakien berri ematea komunikabideei, bilkurak atea itxita egiten direnean, batez ere; Parlamentuko aldizkari ofizialak argitaratzeko ardura, hau da, Aldizkari Ofiziala eta Bilkura Egunkaria; eta erakundearen protokolo ofizialari dagozkion jarduerak koordinatu eta antolatzea. Zerbitzu honi esleitu zaio euskarazko itzulpen-unitatearen antolamendua eta funtzionamendua; izan ere, aipatu unitateari dagozkio Aldizkari Ofizialaren euskarazko argitalpena eta parlamentariek euskaraz egiten dituzten saioen aldibereko itzulpena.

Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuari dagozkio: Parlamentuko liburutegiaren eta artxiboaren antolamendua eta funtzionamendua; horietaz gain, parlamentariei eta Legebiltzarreko organo eta zerbitzu administratiboei zerbitzua emateko dokumentazio-sistema ere badu, beharrezkoa baita erakundearen lanak eta jarduerak prestatzeko.

* Nafarroako Parlamentuko Liburutegian liburuak maileguan emateko zerbitzuaren arauak (gaztelaniaz)

* Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolaketari eta jarduerari buruzko arauak

Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetako Zerbitzuari dagozkio: Ekonomia- eta finantza-alorreko kudeaketa eta aholkularitzaren ardura; egintza, dokumentu eta espediente ororen kontu-hartzailetza eta kontabilizazioa egitea, baldin eta egintza, dokumentu eta espediente horietatik eduki ekonomikoa duen eskubide eta betebeharrik ondorioztatzen bada.

* Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa

subir