Parlamentura bisita gidatuak

Parlamentura bisita gidatuak

Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat, erretiratuen elkarteentzat eta erakundea bertatik ezagutzeko interesa duten gainerako taldeentzat.

Bisitak asteazkenetan izanen dira, 11:00etatik 13:00etara.

Nafarroako Parlamentua bisitatzeko eskaria Nafarroako Parlamentuko Protokolo Atalari zuzendu behar zaio.


Posta Elektronikoa protocolo@parlamentodenavarra.es

 

Osoko bilkuretara publikoa bertaratzea

Osoko bilkuretara publikoa bertaratzea

Adin nagusiko herritarrak Osoko Bilkuretara joan daitezke, gonbidatuen tribunara, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduak dioenaren arabera. Osoko Bilkuretara joateko baimena eskatzeko, bete itzazu mesedez hurrengo hutsuneak:

Notas sobre las asistencias (euskera)

Gai honi buruzko edozein kontsulta egiteko, 948 209 202 telefonora dei dezakezue.

Oharrak

• Gonbidatuen tribunako edukiera 57 lagunentzat da gehienez.

• Parlamentuko Lehendakaritzak, Mahaiko lehendakariordeek eta idazkariek eta parlamentu-taldeek banatuta dituzte gonbidapenak eta lehentasuna dute beste bertaratze-eskabide batzuen aurretik.

• Eskaerak osoko bilkura egiten den asteko asteleheneko 12:00ak baino lehen aurkeztuko dira.

• Plazak iristeko hurrenkeraren arabera emanen dira, edukiera bete arte. Leku faltagatik saiora sartu ezin diren pertsonek, nahi izanez gero, hurrengo osoko bilkurara joan ahal izango dute. Bestalde, saio berezietan edo ezohikoetan, gonbidapenen kopurua murriztu egin daiteke, protokolo-konpromisoei erantzuteko lekua behar bada.

 

Legezko araudia: Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua, 125. artikulua.

1. Jendaurreko bilkuretan, publikoa behartuta egongo da une oro isilik egotera eta kanpoko onarpen- edo gaitzespen-adierazpenik ez egitera.

2. Edozein modutan, ordena nahasten duten publikoko bisitariei aretotik kanporatzeko zigorra ezarriko die lehendakariak. Honek jende guztiak aretotik irteteko agindu ahalko du, asaldatzaileak identifikatzen ez badira edo zalaparta sortzen bada.

3. Mahaiak debekatu ahal izango du kanporatutako pertsonak etorkizuneko bilkuretara joatea, eta bertan behera utzi ahal izango du gonbidatuak bilkura-aretotik kanporatzen dituzten parlamentu-taldeei dagozkien txartelak ematea.

 

Debekatuta dago argazkiak zein audioko edo bideoko grabazioak egitea.

Publikoaren tribunan Osoko Bilkuraren bileretara gonbidatutako pertsonek ezin izango dute argazkirik edo audio- edo bideo-grabaziorik egin, salbu eta Parlamentuko lehendakariak espresuki baimendu baditu. Debeku hori berariaz agertuko da saioetara joateko gonbidatuei ematen zaien aurretiazko informazioan eta web orriko Ganberaren Osoko Bilkuraren saioetara joateko eskaera-formularioan.