Lege oharra

DATU PERTSONALEN BABESA
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, honakoak jakinarazten dizkizugu:
Nafarroako Parlamentuan, "Ikus-entzunezko irudiak eta argazkiak" izeneko fitxategi bat badago, non zenbait datu pertsonal jasotzen baitira. Jasotako datu horien helburua da, batetik, Legebiltzarreko organoen bilkuren ikus-entzunezko irudiak lortzea, ekitaldi instituzionaletan eta Legebiltzarreko egoitzan egiten diren jardunaldietan, edo kolektiboen nahiz partikularren bisitetan; irudi horiek, gero, artxibatu eta bideotekan katalogatzen dira, eta haietarako sarbidea izanen da Nafarroako Parlamentuko webgunean. Bestalde, Parlamentuko argazki-artxiboen helburua da Legebiltzarreko organoek egiten dituzten bilkuren argazkiak lortzea, ekitaldi instituzionaletan eta jardunaldietan, Legebiltzarreko egoitzaren barruan nahiz hartatik kanpo, edo kolektiboen nahiz partikularren bisitetan. Argazki horiek ere Nafarroako Parlamentuaren webgune ofizialaren bidez zabal daitezke. Eskuraturiko datuak interesdunei berei eta komunikabideei laga dakizkieke.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko 14. artikuluarekin bat, interesdunek hogeita hamar eguneko epea izanen dute adierazteko ez dutela nahi aipatutako datuak erabiltzea, eta, horri buruzko ezer esan ezean, ulertuko da emantzat joko dela datu horiek erabiltzeko baimena.
Era berean, jakinarazten dizugu eskubidea duzula zure datuetarako sarbidea izateko, datu horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta datuok ez erabiltzea nahi duzula adierazteko. Eskubide horietaz baliatzeko, horretarako eskaera biltzen duen idazki bat zuzendu beharko diozu Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, honako helbidera: Navas de Tolosa kalea, 1. 31002 Iruña (Nafarroa). Tel.: 948 209 209, Fax zenbakia: 948 228 444. Edo, bestela, posta elektronikoko honako helbidera: [email protected].