Aurkezpena
Nafarroako Parlamentuaren webgunean Ikasgela birtuala aukera izanen duzue, zuengandik hurbilago egoteko prestatu dugun gunea. Horri esker, zuen etxetik edo zuen ikastetxetik, hobeki jakinen duzue non gauden, nor garen eta zer egiten dugun.
Nafarroako Parlamentuaren ikasgela birtualean hainbat gauza egin dezakezue. Hortik, materialak jaitsi eta zuen lanak igo ahal izanen dituzue. Hortxe dituzue hainbat grafiko animatu ere. Horiei esker argi ikusiko duzue lege bat nola egiten den eta Parlamentuak nola funtzionatzen duen.
Eraikin honetan legeak onesten dira, Nafarroako herritar guztien bizikidetasuna, baita zeuen Osasuna eta hezkuntza ere, bermatzen duten arauak.
Nafarroako Parlamentuaren historia
Nahiago baduzu, hurbil zaitez Parlamentuaren historiara beste bide batetik: komiki bat irakurtzen. Bertan erakundearen bilakaeraren berri izanen duzu, Erdi Arotik gaur egun arte, beti ere era atseginago batez.
Parlamentu eta Nafarroako Gobernuaren arteko harremanak
Atal honetako binetetan azaltzen da zer nolako harremanak dauden Nafarroako bi erakunde nagusien artean: Parlamentua eta Nafarroako Gobernua. Irudiek dena hobeki ulertzen erraztuko dizute.
Nola egiten da lege bat?
Hurrengo binetetan azaltzen da nota egiten den lege bat komiki baten bidez. Jarraitu urratsez urrats prozesuaren fase guztiak.
Parlamentuaren funtzionamendu eta organoak
Ondorengo bineta hauetan azaltzen da Nola funtzinoatzen duen Nafarroako Parlamentuak eta zein diren haren organoak. Irudiek dena hobeki ulertzen erraztuko dizute.
Vídeo
Ibilaldi bat Nafarroako Parlamentu Birtualean.