Parliztegia

Alderdi politiko bat da pertsona multzo bat, kausa komunak defendatzen dituena, antzeko iritzi eta ikuspuntuak dauzkana eta lurralde batean boterea lortzeko antolatzen dena. Futbol partidu batean bezala, bi taldeek aurkaria garaitzeko jokatzen dute. Hauteskundeak datozenean, alderdi politikoek hauteskunde-kanpaina batean hartzen dute parte, eta elkarrekin lehiatzen dira gainerako alderdiek baino boto gehiago eskuratzeko, eserleku gehiago lortzeko eta hauteskundeetan garaile ateratzeko. Izan ere, horrela, boterea eskuratu ahalko dute.
Espainiako lege nagusia Konstituzioa da, 1978an erreferendum bidez onetsia. Lege horretan, besteak beste, honakoak jasotzen dira: Espainiarren eskubideak eta betebeharrak. Gorte Nagusiak (Kongresua eta Senatua) eta Espainiako Gobernua eratzeko hauteskundeak egiteko arauak. Estatuaren autonomia erkidegoen araberako antolaketa.
Albako dukearen tropek Nafarroa inbaditu ondoren (1512), Nafarroako errege berria Gaztelakoa izan zen.
Nafarroako Gorteek ez zutela egoitza finkorik; izan ere, Nafarroako erregeordeak, erregearen izenean, haiek biltzeko deia egiten zuenean, bilkura non eginen zen adierazten zuen. Hala eta guztiz ere, XVI. mendetik XIX. mendera, Iruña izan zen Gorteak osatzen zituzten hiru estamentuetako kideak gehiagotan bildu ziren egoitza. Hain zuzen ere, honakoak ziren estamentu horiek: elizarena, nobleena eta "hiribildu onena". Aro Modernoan Nafarroako Gorteen ordezkaritza ahalmena (Aragoiko, Gaztelako, Kataluniak edo Europako beste erresuma batzuetako gorteena bezalaxe) ez zegoen irizpide demokratikoetan oinarritua. Adindunek ezin zuten beren botoarekin, beste pertsona batzuen botoarekin batera, hautatu nork osatuko zituen Gorteak edo nork gobernatuko zuen. Estamentuen araberako gizarte bat kolektibo itxien izatean oinarritzen da. Kolektibo horiek leinuari lotuta daude (nobleziaren kasuan) edo ekintza batzuetan (kleroaren eta "hiribildu onen" ordezkarien kasuan). Izan ere, biztanle gehienek
ez zuten hartan tokirik. Hiru estamentu horien botere ekonomiko eta soziala (landa-lur eta abere gehienen jabeak ziren, horiek garai hartako ekonomiaren oinarria izaki) gehiago osatzen da Gorteetan ordezkariak izatearekin lortzen zutenarekin. Erregearen agindua, zeina bakarra baita Gorteetarako deialdia egin dezakeena, sistema horren gainean mantentzen da eta hura existitzea bideratzen du, daukan boterea zalantzan jarri gabe, jainkoak baitu jatorria. Nafarroako Gorteek ez zuten sekula zalantzan jarri sistemaren zilegitasuna, ez eta erregearena ere.
Aurrekontu bat pertsona edo entitate baten denbora-tarte jakin baterako diru-sarreren edo gastuen plana da. Helburua da aldez aurretik planteatzea zenbat diru-sarrera izanen diren eta nondik etorriko diren, eta zenbat gastatu behar den eta zertan. Horrekin, epe jakin batean edukiko den diruaren kudeaketari buruzko plangintza egin daiteke. Aurrekontuak dira gobernu-ekintzarako baliabide nagusia. Aurrekonturik gabe, gauzak egiteko zer diru dagoen jakin gabe, gobernuek ezin dute gobernatu. Horrenbestez, aurrekontuak onestean datza Parlamentuak erkidego honetako zuzendaritza politiko eta administratiboan daukan parte-hartzerik garrantzitsuenetako bat.
1978ko Konstituzioak Espainia osatzen duten erregioen eta nazionalitate historikoen autonomiarako eskubidea aitortzen du. Aitorpen hori dela eta, 17 autonomia erkidego eratu ziren, bakoitzak bere berariazko legearekin –autonomia estatutua deitutakoa–. Nafarroan lege horri Foru Hobetzeari buruzko Legea esaten zaio, eta 1982koa da.
Parlamentuaren oporraldietan, Batzorde Iraunkorra eratzen da, eta Nafarroako Parlamentu osoaren ordezkaritza bereganatzen du. Larrialdietan, egokitzat jotzen dituen erabakiak hartzen ditu.
Batzorde-aretoetan talde politiko ezberdinetako parlamentariak biltzen dira, Nafarroako Parlamentuan aurkezten diren lege-proiektuak aztertzeko. Proiektua Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurara iritsi eta, kasua bada, lege bihurtu aurretik, eztabaidatu, argudioak eta arrazonamenduak eman, aldaketak proposatu, adostasuna edo aurkakotasuna adierazi, eta abar egiten dute.
Lege proiektuak edo lege proposamenak eztabaidatu, aldatu edo zuzentzeaz batzordeak arduratzen dira. Batzordeak dira gai ezberdinetan –etxebizitza, osasuna, ekonomia eta ogasuna, landa garapena eta ingurumena, eta abar– espezializaturiko organoak, non proportzionalki ordezkatuta baitaude parlamentu-talde guztiak. Gainera, batzordeek Gobernuaren zeregina kontrolatzen dute, horretarako galderak, informazio-bilerak eta abar eginez. Bilera horietara Gobernuko kide bat edo gehiago joaten dira.
Osoko Bilkuran, modu desberdinetara egin daitezke eztabaidagai diren auziak ebazteko bozketak. Horrenbestez, bozketa izendunak egon daitezke: haietan, parlamentari bakoitzak bere botoa boto-ontzi batean uzten du, lehendakariak izendatzen edo deitzen duenean. Sistema hori ospe bereziko ekitaldietan erabiltzen da. Sistema ohikoena izaten da parlamentari bakoitzak, botoi bat sakatuz, baiezkoa, ezezkoa edo abstentzioa aukeratzea bere eserlekutik bertatik. Gero, arin-arin, pantaila elektroniko batean bozketaren emaitza agertzen da.
Estatu demokratiko batean, boterea ez dago soilik pertsona baten edo erakunde baten eskuetan. Zenbait pertsonaren edo erakunderen artean banatzen da. Hartara, erabakitzen duena herritarrarengandik hurbil dago eta erakundeek elkar kontrolatzen dute guztiek legeen arabera joka dezaten. Izan ere, boterea bat da, herriaren subiranotasunetik sortua, hauteskunde demokratikoen bitartez, baina erakunde eta pertsona batzuek erabiltzen dute. Nafarroan, honakoak dira boterea daukaten hiru oinarrizko erakundeak: Gobernua edo botere exekutiboa. Parlamentua edo botere legegilea. Justizia auzitegiak edo botere judiziala. Gainera, hirietan eta herrietan udalak daude, zinegotziek osatuak. Zinegotziek beraien artean alkatea hautatzen dute.
Gobernua, buruan lehendakari bat duena. Erkidego bateko lehendakaria erkidego horretako parlamentariek hautatzen dute. Gobernuak ahalmena dauka herritarrei legeak betearazteko, errepideak egiteko edo hobetzeko, ospitaleak eta institutuak egiteko...
Justizia auzitegi nagusia. Erkidego bakoitzeko justiziaren organo gorena. Botere judiziala da, herritarren edo erakundeen ekintzak epaitzen dituena eta, horrenbestez, haiek kondenatzen edo absolbitzen dituena.
Legegintza-biltzarra edo parlamentua. Sufragio unibertsalez hautatzen da autonomia erkidego bakoitzean. Honakoak dira haren oinarrizko eginkizunak: legeak egitea eta erkidegoko gobernuaren jarduna kontrolatzea.
Comptos Ganbera Nafarroako Parlamentuaren menpeko organo fiskalizatzaile bat da, Nafarroako erakundeen kontu publikoak ikertzen dituena. Comptos Ganberak txostena Nafarroako Parlamentuari igortzen dio, horren berri izan dezan.
Demokrazia hitzak, etimologikoki, herriaren gobernua esan nahi du (grezieraz, demos herria da eta kratos gobernua). Hitza orain dela 2.500 urte inguru sortu zen Grezian. Demokrazia, gaur egun ulertzen dugun moduan, hau da, pertsona bakoitzeko boto bat, herrialde bateko biztanleek beren agintariak libreki eta aldizka hautatzeko, asmakari ahul eta berria da, eta ez da munduko herrialde guztietara iritsi.
1978ko abenduaren 6an erreferendum bitartez onetsi zen 1978ko Konstituzioa. Espainia diktadura izatetik herri demokratiko izatera pasa zen. Diktadurazko agintea duen herri batean, herritarrek ez dituzte beren agintariak hauteskunde askeen bitartez hautatzen. Urte askoan, Espainian ez zen hauteskunderik izan Gobernuko lehendakaria edo autonomia erkidegoetako lehendakariak hautatzeko. Geroztik, ordea, hauteskunde askeak daude, eta herritarrek modua daukate beren agintariak hautatzeko botoa emateko.
Erregeordeak, funtsean zerbitzua edo dohaintza lortzeko deitzen zituen Gorteak. Borondatezkoa zela esaten zen arren, Nafarroako Gorteek sekula ez zioten ezezkorik eman dohaintza edo zerbitzu horri. Dohaintzaren onuraduna Koroa zen. Hura ematerakoan, zenbatekoa eta ordaintzeko baldintzak adierazten ziren. Horrenbestez, errege ogasun bat zegoen (alkabala, kuartelak, dohaintza eta abar bezalako zergak kobratzen zituena) eta erresumaren ogasun bat, zeinarentzat beste zerga batzuk kobratzen baitziren (esate baterako, binkulua).
Nafarroan Parlamentuko eserlekuak esleitzeko erabiltzen den sistemari D’Hont Legea esaten zaio. Sistema hori proportzionala da, baina boto gehien dituztenei egiten die mesede. Gainera, botoen % 3 baino gutxiago lortzen duen alderdiak ez du ordezkaririk lortzen.
EAO
Estatuko Aldizkari Ofiziala (EAO). Lege batek NAOn eta EAOn argitaratu eta ondoren hartzen du indarra, sekula ez lehenago, herritar guztiek hura ezagutzeko eta betetzeko aukera izan dezaten. Bestalde, EAO kontsultatzeko, zoaz beste helbide honetara: http://www.boe.es/g/es/
Aurrekontuak dira Parlamentuak onesten diren legeetatik garrantzitsuenetako bat. Lege horretan, Nafarroako Gobernuaren kasuan kasuko urteko diru-sarrerak eta gastuak zehazten dira. Herritarrek ordaindu behar dutena eta Gobernuak gizartearen onurarako egiten dituen gastuak. Lege proiektu horri lehentasuna ematen zaio tramitazioan, duen esanahiarengatik, eta urtero onetsi behar da. Onesten ez bada, aurreko urteko aurrekontuak luzatzen dira, halako moduan non Gobernuak jada eskaintzen dituen zerbitzuak (ospitaleak, hezkuntza, su-hiltzaileak, errepideen mantentzea, zahar-etxeak eta abar) ez diren geratuko.
Parlamentu-talde bakoitzak eledun bat izendatzen du. Parlamentu-talde guztietako eledun guztien batzarrari Eledunen Batzarra esaten zaio. Organo horrek Parlamentuko Mahaiari laguntzen dio erabakiak hartzen. Eledunen Batzarrean, erabakiak boto ponderatuaren sistema erabiliz hartzen dira. Eledun bakoitzak bere taldean zenbat parlamentari dituen, hainbeste boto izaten ditu.
Eledunen Batzarra parlamentu-talde bakoitzeko ordezkari banak osatua dago. Parlamentu-talde bakoitzak eledun bat izendatzen du. Parlamentu-talde guztietako eledun guztien batzarrari Eledunen Batzarra esaten zaio. Organo horrek Parlamentuko Mahaiari laguntzen dio erabakiak hartzen. Eledunen Batzarrean, erabakiak boto ponderatuaren sistema erabiliz hartzen dira. Eledun bakoitzak bere taldean zenbat parlamentari dituen, hainbeste boto izaten ditu.
Elizaren estamentutik, erresumako hierarkia katolikoa joaten zen Gorteetara: Nafarroako apezpikua -zeina estamentuaren burua baita- bikario orokorra, Tuterako deana, Orreagako priorea, San Juan Ordenako priorea eta Irantzu, La Oliva, Leire, Iratxe, Urdazubi eta Martzillako monasterioetako abadeak. Bakoitzak boto bat zeukan. Gorteetan nafarrak ez zirenek parte hartzerik ez zutenez, elizaren kargu horietako bat zuen pertsona bat nafarra ez bazen, Gorteetan parte hartu baino lehen, nafarra izateari buruz zin egin behar zuen eta, gainera, Nafarroako Erresumako foruak, pribilegioak, legeak eta ordenantzak, libertateak eta ohiturak.
Nafarroako Parlamentua adreilu gorriz eta hareharriz eraiki zen. Nafarroako Entzutegia, probintziako auzitegi nagusien egoitza izateko diseinatu zen. 2002. urtean, eraikinaren fatxada errespetatu zuen zaharberritze sakon baten ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza bihurtu zen.
Erabilera anitzeko aretoa, prentsa-areto ere deitu ohi zaiona, zeina erabiltzen baita hedabideekin prentsaurrekoak egiteko, hitzaldiak antolatzeko eta abar.
Erdi Aroko eta Aro Modernoko erakundea. Errege Kontseilua justizia emateko organoa zen.
Erdi Aroko (Nafarroako erregea) eta Aro Modernoko eta gaurko erakundea (Espainiako erregea). Erregeak botere handiena zuen.
Erregeorde batek ordezkatzen du Nafarroako erregea, zeina, besteak beste Gaztelako eta Aragoiko erregea ere bazen.
Espainian boterea deszentralizatuta dago. Horrek esan nahi du arlo batzuetan Espainiako Gobernuak agintzen duela, eta beste arlo batzuetan, berriz, autonomia erkidegoek. Halere, gobernuek kasuko parlamentuek onetsitako legeak bete behar dituzte, 1978ko Konstituzioak ezarritakoari lotuta daudelako.
Ikus Estamentuen araberako Gorteak.
Nafarroako Gorteak, XVI. mendetik XIX. mendera, Nafarroako erresuma "eratzen" zuten hiru "estamentuek" osatuta zeuden: elizarena, nobleena eta hiribilduena. Gorteak soilik bil zitezkeen erregeak deialdia egiten bazuen.
Europako Parlamentuaren parte izanen diren diputatuak hautatzen dira. Europako Parlamentuak egoitza Estrasburgon dauka (Frantzia).
1576an Foru Diputazioa sortu zen, Gorteen ordezkaritza iraunkor baten gisara. Haren eginkizuna zen Gorteek erabakitakoa betetzea, bilduta ez zeuden bitartean, eta foruen aurkako lege-urraketak gerta ez zitezen zaintzea. Erresumako Diputazioa, Aro Modernoaren bukaeran, garrantzia hartzen joaten da. Erakunde iraunkorra da, eta Gorteak, berriz, oso noizean behin biltzen dira. Batzuetan, bi edo hiru urtez behin. Gaur "Nafarroako Gobernua" esapidearen sinonimoa da.
Une hauetan, Nafarroako Parlamentua 50 parlamentarik osatzen dute, zeinak lau urterako hautatzen baitira sufragio unibertsalez. Lau urtez behin, gehienez ere, foru hauteskundeetarako deia egiten da. Hauteskunde horietan 18 urtez gorako nafar guztiek parte har dezakete. Hauteskunde horietan Nafarroako parlamentariak hautatzen dira.
Nafarroan, Foru Hobetzea izenaz ezagutzen da autonomia estatutua. Izan ere, lege horrek lehendik Nafarroan zeuden legeak –foruak– jaso eta gaurkotzen ditu. Foruak ziren nafarrek zeuzkaten legeak Nafarroako antzinako erresuma Gaztelakoarekin batu aurretik eta ondoren. Foru Hobetzeak jasotzen dituen berezitasun batzuen ondorioz, Nafarroak beste autonomia erkidego batzuek baino eskumen batzuk gehiago ditu.
Urtero, Foru Komunitatearen egoerari buruzko Osoko Bilkura bat egiten da, eta bertan Nafarroako Gobernuko lehendakariak azken urtean egin denari buruzko laburpen bat aurkeztu eta hurrengorako proposatzen dituen ekintzarik garrantzitsuenak aipatzen ditu. Parlamentu-taldeetako eledunek beren kritika nahiz babesa eskaintzen diete azalpen horiei, askotariko argudioak erabiliz.
Nafarroako Parlamentuak onesten dituen legeei ematen zaien izena.
Foruak arau, eskubide eta pribilegioen multzo bat ziren. Haien xedea zen, oro har, gizarteko bizitza arautzea. Lege horiek ez ziren herritar guztiek hautaturiko parlamentu batek idatziak. Herri bat edo batzuk edo biztanle batzuk ezarrita zeuden lurraldeetako erregeak edo jaunak emanak edo ezarriak ziren. Gizarte-auziak ebazteko arau horietara jotzen zen, edo zuzenean lurraldeko jaunarengana edo erregearengana, zeren eta horiek, lurraldeetako jabeak izateaz gainera, justizia banatzen zutenak baitziren. Foruak, gizarte-auziak ebazteko garaian, kontatu dugunaren moduko arauetara jotzen du, zin-egite eta abarretara... bai eta prozedura naturaletara ere. Foruek, halaber, lege batzuk jasotzen zituzten, non herri bateko biztanleen libertate batzuk zehazten ziren; esate baterako, alkatea izendatzea, erregeari zergak ordaintzea, zaldun nahiz bilauekin erregearen osteari laguntza eman beharra –bereziki gerra kasuan–, nobleen edo elizgizonen pribilegioak eta abar. Libertate horiek ez
zuten eragin berdina izaten biztanle guztiengan, zeren eta, esate baterako, gutxi batzuk baizik ezin ziren alkate izan, nobleek eta elizgizonek ez zuten zergarik ordaintzen, eta abar. Foruak Iberiar Penintsula osoko antzinako erresumetan (Leon, Aragoi, Gaztela eta Nafarroa) hedatu ziren. Baita Frantzian ere. Baina beste leku batzuetan ez bezala, agian Nafarroako Erresuma konkista zezaketen auzokide boteretsuak bazeudelako, foruek esanahi berezia hartu zuten Nafarroan. Nafarroako erregeek foruei zin egin behar zieten, koroatuak izan baino lehen, eta foruak mantendu edo kasua bazen hobetu egin behar zituzten, baina ez okerragotu, halako moduan non subiranoaren eta erresumaren arteko itun bat izaten baitzen. Hain zuzen, itun horrek erregearen autoritatea mugatzen zuen erregeek botere absolutua lortu nahi izateko gero eta joera handiagoa zeukaten garai batean.
Parlamentu hitzaren sinonimoa.
Botoen erdiak eta bat gehiago.
Aldeko boto gehiago kontrakoak baino.
Espainiako Gobernua esapidearen sinonimoa.
Alderdi politikoek gobernu-programa bat ere idazten dute, eta bertan idatzizko konpromisoa hartzen dute, irabaziz gero, ekintza batzuk egiteko.
Erdi Aroko eta Aro Modernoko erakundea. Gorte Nagusia auzitegi tekniko bat izan zen.
Hauteskundeak herrialde bateko bizitza politikoaren une garrantzitsuenetako bat dira. Hauteskundeek aukera ematen diete herritarrei lurralde batean urte kopuru jakin batean aginduko dutenak hautatzeko. Horren garrantzia dela eta, herrialde guztietan arau batzuk ezartzen dira hauteskunde-prozesuaren garbitasuna bermatzeko: boto gehien dauzkanak irabaz dezala, inolako tranparik gabe. Nafarroako hauteskundeetan eta gainerako autonomia erkidegoetan eta Espainian egiten direnetan, hauteskunde arau ia berdinak daude. Idatzirik daude, eta nahitaez bete beharrekoak dira. Hauteskunde batzorde bat arduratzen da haiek aplikatzeaz. Herritarrek ematen duten botoak honako ezaugarriak bete beharko ditu: Librea izatea. bakoitzak nahi dionari ematen dio botoa. Horretarako, behar diren boto-paperak dauzka, aurkezten diren hautagai guztiekin. Zuzena. Inork ezin du beste pertsona baten alde botoa eman. Bakoitzak bere buruaren izenean ematen du botoa. Norbaitek uste badu hauteskunde-egunean ezin
izanen duela botoa eman, posta bidez eman ahalko du botoa, zenbait egun lehenago. Isilpekoa. Bermatuta dago inork ez jakitea pertsona bakoitzak noren alde eman duen botoa. Aldizkakoa. Hautagaiak hautatzeko botoak gehienez ere lau urterako balioko du. Unibertsala. 18 urtez gorako herritar guztiek ematen dute botoa.
Boto-eskubidea duten nafarrek parte hartzen dute Kongresuko kideen (diputatuak) eta Senatukoen (senatariak) hautaketan. Bai Kongresuaren bai Senatuaren egoitza Madrilen dago. Hautatzen diren diputatuen kopurua gehienbat tokian tokiko biztanle kopuruaren baitan dago. Nafarroan bost diputatu eta lau senatari hautatzen dira. Baina, horrez gain, Nafarroako Parlamentuak beste senatari bat izendatzen du.
Hauteskunde-kanpainan, hautatuak izan nahi dutenak, beren alderdietako beste pertsona batzuen laguntzarekin, Nafarroako herri eta hiri gehienetan barrena ibiltzen dira, eta boterera iritsiz gero zer eginen luketen azaltzen diote jendeari. Gobernu-programa bat ere idazten dute, eta bertan idatzizko konpromisoa hartzen dute, irabaziz gero, ekintza batzuk egiteko. Egunkariek, irratiek, telebistek, Internetek... hautagai guztien hitzaldiak jaso ohi dituzte, bai eta alderdi politikoen iragarkiak ere. Halaber, hautagairen baten alde botoa eskatzen duten pertsonen iritzi arrazoitua ere jaso ohi dute. Eta kalean, iragarkiak, pegatinak, liburuxkak, bozgorailuak dituzten autoak, ikusten dira; eta boligrafoak eta kamisetak banatzen dira publizitatearekin. Bai eta gozokiak ere! Eta guztia herritarren botoa eskatzeko. Hauteskunde-kanpainak hiru aste irauten du, eta hauteskundeak izan baino egun bat lehenago bukatzen da.
Hauteskunde-talde batek (bi alderdi edo gehiago) bere burua hauteskundeetara aurkezten duenean, taldea osatzen duten alderdiek akordio bat sinatzen dute, akordio horretan jasotakoa batera defendatzeko. Hartara, gauza guzti-guztietan ados ez badaude ere, jarduteko oinarri komun bat edukiko dute boterera iristen badira.
Hiri edo hiribildu onen estamentutik, 38 herri zeuden ordezkatuta Gorteetan: Iruña, Lizarra, Tutera, Corella, Zangoza, Erriberri, Irunberri, Gares, Los Arcos, Viana, Agoitz, Elo, Tafalla, Villafranca, Uharte-Arakil, Mendigorría, Torralba, Cáseda, Aguilar, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Espronceda, Valtierra, Larrasoaña, Lesaka, Doneztebe, Urrotz, Oibar, Atarrabia, Zuñiga, Cascante, Cintruénigo, Miranda, Arguedas, Goizueta, Etxalar, Artaxoa eta Milagro. Gutxi izan ziren XV. mendetik Gorteetan eserlekua lortu ahal izan zuten herriak. Hiriek edo hiribilduek prokuradore bat edo bi prokuradore ordaindu ahal zituzten, salbu eta Iruñeak, zeinak 5 edo 6 izendatzen baitzituen. Herri guztiek boto bat zuten, nahiz eta Iruñearen eragina nabarmena izan eta estamentu horren buruan egon. Oro har, hiribilduetako ordezkariak, aldi berean, beren herrietako alkateak eta erregidoreak izaten ziren. Horrenbestez, nobleak, kapareak eta abokatuak edo eskribauak bezalako lanbideetako pertsona ugari zeuden
elite batekoak ziren.
Nafarroan bi hizkuntza ofizial daude. Gaztelania Nafarroa osoan da ofiziala. Euskara, berriz, ofiziala da Euskararen Legeak zehazten dituen eskualdeetan.
Nafarroako Parlamentuak Nafarroan ofizialak diren bi hizkuntzak erabiltzen ditu.
Nafarroako Gobernuko lehendakaria Parlamentuak hautatzen du. Bai lehendakaria bai kontseilariak (gai zehatzen ardura dutenak; esate baterako, merkataritza, garraioak, industria, osasuna, hezkuntza...) parlamentariek egiten dizkieten eskariei erantzun behar diete, eta beren ekintzen eta proiektuen berri eman behar diete. Parlamentuak Gobernuaren jarduna kontrolatzeko beste bide batzuk baditu: zentsura mozioa (Gobernuko lehendakaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko prozesua) edo konfiantza eskaera (gobernua ordezteko bidea ematen duena).
Justizia Auzitegi Nagusi batek gizarte-auziak ebazten ditu.
1833an Lehenbiziko Karlistada hasi zen. Gerra 1839an bukatu zen. Gerraren ondorioak, ikuspegi instituzional eta politikotik, 1841eko Lege Itunduan ezarri ziren. Nafarroak erresuma izateari utzi eta probintzia bihurtu zen. Nafarroako Gorteak desagertu egin ziren. Hala eta guztiz ere, Diputazioari eta foru araubideko legeei eutsi zitzaien.
Gobernuko lehendakariak konfiantza-eskaera aurkeztu dezake Nafarroako Parlamentuan. Horrekin eskatzen du parlamentariek Gobernuko lehendakaria izaten jarraitzeko botoa eman diezaioten. Bozketa hori galduko balu, Gobernuko lehendakariak dimititu egin beharko luke.
Kontraforua honakoa dela ulertzen da: "erregeak, erregeordeak, auzitegiek edo langileek urratzea foruak, legeak, ordenantzak, usadioak, argitasunak, salbuespenak, askatasunak eta pribilegioak". Gorteek laido horri konponbidea emateko eskatzen zuten, Nafarroako erresumako legeak errespetatzen ez ziren kasuetan. Eskariak era askotakoak izaten ziren: ogasunari, justizia administrazioari, tokiko gobernuari ekonomiari eta abarrei buruzkoak.
Errege hitzaren sinonimoa.
Lehenengo Karlistaldian (1833-1839), Espainian karlistak eta liberalak elkarren aurka jarri ziren. Liberalak estatu zentralizatuaren aldekoak ziren. Gerra zibil bat izan zen. Liberalak garaile atera ziren. Espainiako estatuak ordura arte zituenak baino botere gehiago eskuratu zituen. Nafarroak erresuma izateari utzi zion, eta Gorteak, auzitegiak, aduanak erregeordea eta abar ere galdu zituen. Nafarroarentzat beste unitate administratibo bat instituzionalizatu zen: probintzia. 1841eko Lege Itundua aldarrikatu zen, eta hura izanen zen Nafarroaren eta Estatuaren arteko harreman berrien oinarria. Nafarroak erresuma izateari utzi zion probintzia izateko, baina bere foru araubidearen berezitasun batzuk gorde zituen.Nafarroako Gorteen azken bilkura 1829an izan zen. Haren eginkizunak Nafarroako Gorteek eta Foru Diputazioak hartu zituzten. Lege Itundua aldarrikatu zenetik, Nafarroako Diputazioak Nafarroako gobernu baten eginkizunak bete izan ditu. Zergak bildu eta aurrekontuak onetsi
ditu. Horiekin, bideak eta errepideak egin ditu, eta mendien eta administrazio moderno baten beste zerbitzu batzuen antolaketaz eta zainketaz arduratu da.
Lege bat egitearen premiaz ohartarazteko ahalmena bost erakunde edo pertsona-taldek daukate. Ekimena Nafarroako Gobernuarengandik datorrenean, "foru lege proiektu" deitzen zaio.
Lege bat egitearen premiaz ohartarazteko ahalmena bost erakunde edo pertsona-taldek daukate. Ekimena parlamentariena, parlamentu-taldeena, Nafarroako udalena edo herritarrena (gutxienez ere, zazpi mila) baldin bada, "foru lege proposamen" deitzen zaio.
Lege bat herritar guztiek bete eta errespetatu beharreko arau bat da. Norbaitek lege edo arau bat ez badu betetzen –esate baterako, autobide batean baimendutako abiadura gainditzen badu edo supermerkatu batean lapurtzen badu– isun bat jar dakioke. Delitua handiagoa bada, jazarri egin daiteke harik eta poliziak epaile baten aurrera eraman eta epai egokia ematen duen arte.
Parlamentua da Nafarroan indarra duten legeetako asko eztabaidatu, bozkatu eta onesten diren lekua. Lege bat egiteko ekimena parlamentariena beraiena izan daiteke, edo herritarrena, edo udalena edo Nafarroako Gobernuarena. Behin ekimena planteatzen denean edo Parlamentura iristen denean, prozesu bat jartzen da martxan. Prozesu horretan aukera ematen zaie parlamentari guztiei ezagut dezaten, eztabaida dezaten eta testua hobetzeko zuzenketak aurkez ditzaten. Amaieran, Osoko Bilkuran, ekimena onesteko edo ez onesteko bozketa izaten da. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta herritar guztiek ezagutzeko aukera dutenean hartuko du indarra legeak. Hartara, onesten diren lege guztiak idatzita daude eta kontsultatzeko moduan.
Nafarroako Parlamentua gehienez lau urtean behin berritzen da, eta berritze bakoitzari legegintzaldi ezberdin bat dagokio.
Antzina, Nafarroako lurraldearen artikulazioa merindadeen araberako banaketan oinarrituta zegoen. Merindade bakoitzean, hiri bat nagusitzen zen maila ekonomikoan, judizialean eta politikoan, bai eta merkataritza-mailan ere. Merino batek zuzentzen zituen merindadeko jarduera politikoak.
Osoko Bilkuren aretoko burutzaren aurrean kokatuta dago mintzatokia. Mintzatokia da unean-unean hizpidea duen parlamentariak bere hitzaldia egiteko tokia.
Nafarroako Erresumaren jatorria IX. mendean dago, Iruñeko Erresuma izenarekin. Gero, izena aldatu eta Nafarroa izena hartu zuen. Erresuma pixkanaka joan zen sortzen, zenbait egitate abiapuntu hartuta.
Espainian boterea deszentralizatuta dago. Horrek esan nahi du arlo batzuetan Espainiako Gobernuak agintzen duela, eta beste arlo batzuetan, berriz, autonomia erkidegoek. Halere, gobernuek kasuko parlamentuek onetsitako legeak bete behar dituzte, 1978ko Konstituzioak ezarritakoari lotuta daudelako.
Botere exekutiboa gobernuek baliatzen dutena da. Nafarroako Gobernua Nafarroako lehendakariak (Parlamentuak hautatua) eta Lehendakariek berak aukeratutako kontseilariek osatzen dute. Pertsona horiek arlo jakin batzuetaz arduratzen dira (esate baterako, osasuna, hezkuntza, ogasuna...).
Botere exekutiboa gobernuek baliatzen dutena da. Nafarroako Gobernua Nafarroako lehendakariak (Parlamentuak hautatua) eta Lehendakariek berak aukeratutako kontseilariek osatzen dute. Pertsona horiek arlo jakin batzuetaz arduratzen dira (esate baterako, osasuna, hezkuntza, ogasuna...).
"Nafarroako Parlamentua" esapidearen sinonimoa.
Nafarroako Hauteskunde Batzordean biltzen dira Nafarroako hauteskunde-mahai guztietako datuak. Hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politiko edo koalizioen botoak zenbatzen dira eta, azkenik, zenbat eserleku edo parlamentari lortu dituzten kalkulatzen da, alderdi bakoitzak lortu duen boto-kopuruaren arabera. Horrez gain, Hauteskunde Batzordeak jakinarazpen bat igortzen die hautagai hautatuei, horrekin Nafarroako Parlamentura joan eta ofizialki eskuratu dezaten lortu duten parlamentari-izaera frogatzen duen ziurtagiria.
Zure etxean, institutuan, herrian hartzen diren erabaki asko Nafarroako Parlamentuak esaten duenaren menpe daude: zer institutu, errepide, ospitale... eraikitzen edo berritzen diren; zenbat zerga ordaindu behar dituzten zure gurasoek; zer lege bete behar ditugun... Halaber, Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria izendatzen du, eta Espainiako zein Europar Batasuneko lege orokorrak bere egin eta errespetatzen ditu.
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Parlamentua eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateko ordezkari politiko guztiak, ordezkatzen ditu. Parlamentuaren lehendakari gisa jardun eta Parlamentuaren zereginari bultzada emate aldera legeek ezartzen dizkioten eginkizunez gain, Nafarroako parlamentu-talde ezberdinen artean bitartekotza-lana egin behar du.
NAO
Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO). Lege batek NAOn eta EAOn argitaratu eta ondoren hartzen du indarra, sekula ez lehenago, herritar guztiek hura ezagutzeko eta betetzeko aukera izan dezaten. Nafarroako Parlamentuak onetsitako lege guztiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira. NAO guztiak kontsultatu ahal izateko webgunea honakoa da: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/
Nobleen estamentutik *estamentu militarra ere esaten zitzaion* 150 pertsonara arte joan zitezkeen Gorteetara, baina 50 inguru joan ohi ziren. Erregeak noble askori "Gorteetan eserlekua" izateko eskubidea aitortu zien prestazio ekonomikoen truke. Nafarroako noble tituludun guztiei dei egiten zitzaien (sei inguru) bai eta "jauregietako" edo "jauregi-etxeetako" jabeei, zeinek pribilegio hori baitzuten. Beso horren burua kondestablea *Leringo kondea* edo mariskala *Faltzesko markesa* izaten zen. Hala eta guztiz ere, ezarrita zeuden lekuetan interes ekonomiko eta sozial handiak zituzten familia batzuen ekarpena (Ezpeleta, Elío, Ayanz de Mencos...) nabarmendu beharra dago. Kide bakoitzak boto bat zeukan.
Proiektuak edo proposamenak Parlamentura iristen direnean, Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aztertzen ditu, eta erabakitzen badute proiektuak edo proposamenak aurrera egitea, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, parlamentari guztiek ezagut dezaten. Gutxienez ere hamabost eguneko epea uzten da testua irakurri eta aztertzeko. Parlamentariren batek zuzenketaren bat (testua aldatzeko proposamenen bat) aurkeztu nahi badu, aldizkari horrexetan argitaratuko da.
50 parlamentariak Nafarroako gizartearen ordezkaritza bat dira, zeren eta 18 urtez gorako pertsona guztiek hautatuak baitira; bestalde, alderdi politiko desberdinetakoak dira eta ideia desberdinak dituzte Nafarroak aurrean dauzkan arazo politiko, sozial edo ekonomikoak konpontzeko. Horrela gelditzen da agerian biltzarreko eztabaidetan, bozketetan, akordioetan eta abarretan. Parlamentua Nafarroako gizartearen erakusketa txiki bat da, eta hautesle guztien sentipenak eta beren ikuspuntuak islatzen ditu.
Osoko Bilkurak parlamentari guztiak (50) eta Nafarroako Gobernuko kideak hartzen ditu, parlamentariak izan nahiz ez izan. Parlamentuko kideek baizik ezin dute botoa eman. Parlamentuko Osoko Bilkurak eginkizunik garrantzitsuenak dauzka: legeak onesten ditu haiei buruz batzordeek prestaturiko irizpenei jarraituz; Gobernuko lehendakaria hautatzen du eta Gobernuaren jarduna kontrolatzen du aurrekontuak onetsiz, galderen bitartez, zentsura mozioen bitartez; adierazpen instituzionalak egiten ditu gai publikoei buruz; Estatuarekin nahiz beste erkidego batzuekin eginiko hitzarmenak onesten ditu.
Osoko Bilkuren aretoan esertzen dira Nafarroako Parlamentua osatzen duten 50 parlamentariak. Legeak onesteko nahiz Nafarroako Gobernuaren ekintzak kontrolatzeko biltzen diren tokia da. Osoko Bilkura Nafarroaren ordezkaritza politikoaren erakusgarria da, hantxe bilduta baitaude nafarrek hauteskundeetan hautatu dituzten alderdi politiko ezberdinetako pertsona guztiak.
Parlamentariek babes berezia daukate beren lana egin eta beren ideiak defendatzeko, arazorik gabe, bai gainerako parlamentarien aurrean, bai Nafarroako gizartearen aurrean ere. Izan ere, bortxaezintasun-babesa daukate Parlamentuko ekitaldietan adierazitako iritziei eta beren karguan jardutean emandako botoei dagokienez. Era berean, ezin dira atxilotuak izan beren hautaketaren indarraldian zehar, salbu eta ageri-ageriko delituan harrapatuak izan direnean. Parlamentariek beraiei botoa eman dieten hautesleak ordezkatzen dituzte. Horregatik dute babes berezia, jardunean beren jokabide zuzenaz beste inongo presiorik izan ez dezaten.
Parlamentari hautetsiek parlamentu-taldeetan biltzen dira. Talde horiek hauteskundeetara elkarrekin aurkeztu eta proiektu komun bat duten alderdi edo koalizio bateko kideek osatzen dituzte. Taldeek bulego bat daukate Parlamentuan bertan, lana zentralizatzeko.
Mahaiak Osoko Bilkuretako zuzendaritza-lanak egiten ditu, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakaria da (zeina Mahaiko lehendakaria ere bai baita) hitza ematen edo kentzen duena eta haren iraupena kontrolatzen duena. Haren osaera honako hau da: lehendakaria, bi lehendakariordeak eta bi idazkariak. Parlamentuaren buruan dagoen Mahaian esertzen dira.
Une hauetan, Nafarroako Parlamentua 50 parlamentarik osatzen dute, zeinak lau urterako hautatzen baitira sufragio unibertsalez. Lau urtez behin, gehienez ere, foru hauteskundeetarako deia egiten da. Hauteskunde horietan 18 urtez gorako nafar guztiek parte har dezakete. Hauteskunde horietan Nafarroako parlamentariak hautatzen dira.
Horietan, udalerri bakoitzeko biztanleek beren herri edo hiriko bizitza antolatuko duten alkatea eta zinegotziak hautatzen dituzte. Herriek daukaten biztanle-kopuruaren arabera, zinegotzi kopurua handiagoa edo txikiagoa da.
Hirietan eta herrietan udalak daude, zinegotziek osatuak. Zinegotziek beraien artean alkatea hautatzen dute.
Zentsura mozioa Parlamentuak (edo beste ordezkaritza-organo batek, esate baterako udal batek) botere exekutiboaren (lehendakaria, alkatea eta abar) aurka aurkezturiko proposamen bat da. Berarekin dakar beste hautagai bat proposatzea hura ordezteko eta bozketa bat egitea hautagai horrek behar duen gehiengoa lortzeko. Horrenbestez, ez da nahikoa ezetz esatea. Zentsura mozioan, beste aukera bat proposatu behar da.