Funtzioak

  1. Nafarroako Parlamentuaren osaera
  2. Nafarroako Parlamentuaren funtzioak
Nafarroako Parlamentuaren osaera

Nafarrek lau urtez behin Nafarroako Parlamentua osatzen duten 50 parlamentariak hautatzen dituzte. Parlamentariek oinarrizko lau eginkizun betetzen dituzte: ordezkaritzakoak, legegintzakoak, ekonomiko eta finantzarioak eta Nafarroako Gobernuaren jarduera politikoaren kontrola eta bultzada.

Parlamentuaren antolakuntzaren barrenean azpimarratzekoak dira, Parlamentuko Lehendakariaren irudiaz gain, hainbat organo: Parlamentu-taldeak, Parlamentuko Mahaia, Eledunen Batzarra, Batzordeak, Batzorde Iraunkorra eta Osoko Bilkura.

subir

Nafarroako Parlamentuaren funtzioak

Nafarroako Parlamentuak oinarrizko lau funtzio dauzka: ordezkaritzakoak, legegintzakoak, ekonomiko-finantzarioak eta Nafarroako Gobernuaren lana kontrolatzea.

Ordezkaritza funtzioa

50 parlamentariak Nafarroako gizartearen ordezkaritza bat dira, zeren eta 18 urtez gorako pertsona guztiek hautatuak baitira; bestalde, alderdi politiko desberdinetakoak dira eta ideia desberdinak dituzte Nafarroak aurrean dauzkan arazo politiko, sozial edo ekonomikoak konpontzeko. Horrela gelditzen da agerian biltzarreko eztabaidetan, bozketetan, akordioetan eta abarretan. Parlamentua Nafarroako gizartearen erakusketa txiki bat da, eta hautesle guztien sentipenak eta beren ikuspuntuak islatzen ditu.

subir

Legegintza funtzioa

Parlamentua da Nafarroan indarra duten legeetako asko eztabaidatu, bozkatu eta onesten diren lekua. Lege bat egiteko ekimena parlamentariena beraiena izan daiteke, edo herritarrena, edo udalena edo Nafarroako Gobernuarena. Behin ekimena planteatzen denean edo Parlamentura iristen denean, prozesu bat jartzen da martxan. Prozesu horretan aukera ematen zaie parlamentari guztiei ezagut dezaten, eztabaida dezaten eta testua hobetzeko zuzenketak aurkez ditzaten. Amaieran, Osoko Bilkuran, ekimena onesteko edo ez onesteko bozketa izaten da. NAOn argitaratzen denean eta herritar guztiek ezagutzeko aukera dutenean hartuko du indarra legeak. Hartara, onesten diren lege guztiak idatzita daude eta kontsultatzeko moduan.

subir

Eginkizun ekonomiko-finantzarioa

Aurrekontuak dira Parlamentuak onesten diren legeetatik garrantzitsuenetako bat. Lege horretan, Nafarroako Gobernuaren kasuan kasuko urteko diru-sarrerak eta gastuak zehazten dira. Herritarrek ordaindu behar dutena eta Gobernuak gizartearen onurarako egiten dituen gastuak. Lege proiektu horri lehentasuna ematen zaio tramitazioan, duen esanahiarengatik, eta urtero onetsi behar da. Onesten ez bada, aurreko urteko aurrekontuak luzatzen dira, halako moduan non Gobernuak jada eskaintzen dituen zerbitzuak (ospitaleak, hezkuntza, su-hiltzaileak, errepideen mantentzea, zahar-etxeak eta abar) ez diren geratuko.

subir

Jarduera politikoaren kontrola eta bultzada

Nafarroako Gobernuko lehendakaria Parlamentuak hautatzen du. Bai lehendakaria bai kontseilariak (gai zehatzen ardura dutenak; esate baterako, merkataritza, garraioak, industria, osasuna, hezkuntza...) parlamentariek egiten dizkieten eskariei erantzun behar diete, eta beren ekintzen eta proiektuen berri eman behar diete. Parlamentuak Gobernuaren jarduna kontrolatzeko beste bide batzuk baditu: zentsura mozioa (Gobernuko lehendakaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko prozesua) edo konfiantza eskaera (gobernua ordezteko bidea ematen duena).

subir