Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda:

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kreditu-beharrizanak estaltzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako zenbait herritako bizikidetasunari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. (10-19/ITP-00002).

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira osasun-arreta unibertsala berma dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren eskariari moratoria bat ezar diezaion, harik eta Ezkaba parkearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi arte. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko kontseilariena, nork bere departamentuaren jarduketa ildoei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, amatasun-prestazioen PFEZa itzultze aldera hartuko dituen neurriak jendaurrean azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, hurrengo legegintzaldirako hizkuntza politikari buruz duen jarrera azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Skolae programaren ezarpena zertan den azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- APF eta SPF-CSIF sindikatuen ordezkariekin, foruzainak beren lanean euskara erabil dezaten inposatzearren pairatzen ari diren presio-kanpaina azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Altsasuko Gurasoen ordezkaritza batekin, bizi duten egoera azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

- Eslabako Santa Crizko aztarnategira. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Ciudad de Tudela udal-estadiora. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Sarrigurengo BHIra. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Datuen Tratamendurako bigarren Zentrora eta NASERTIC enpresa publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroan apustu-etxeak arautzeko. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

AHOZKO GALDERAK:

- Ezkaba mendiko lursail batzuk ixte aldera Defentsa Ministerioak aurkeztu duen ekimenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna bultzatze eta garatze aldera Hezkuntzako kontseilariak hartu dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean 2019-2020 ikasturteari begira aurreikusitako neurrien garapen eta aplikazio mailari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak ikasle-ratioko diskriminazioa mantenduko duen eremu ez euskaldunean D ereduko lerroak irekitzeko, ikasle horiei joan-etorrien gastuak eta jantokiaren gastua ordainduta. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia sortzeko arrazoiei eta horren eginkizunei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Familiei presio fiskala arintzeko eta enpresa-jarduerari atxikitako ondasun pertsonalen gaineko zergak kentzeko planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuko lehendakariak zergatik uste duen Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Legea 2021eko abendura arte luzatu beharko litzatekeela. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrekiko bere esku-hartzea dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea noiz indargabetuko den Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretua. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak gradua ordaintzeko asmoari, ordaintzen hasteko datari eta ordainketak egiten duen diru-kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eraso informatikoari eta Nafarroako Gobernuak aplikatu zuen konponbideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Enplegu plan bat bultzatze aldera Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurrena garatuko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Segurtasunaren arloko lankidetza eta koordinazio instituzionalari dagokienez Nafarroako Gobernuak baliatuko duen irizpideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Klimaren alde irailaren 27rako deitutako nazioarteko greba dela-eta Nafarroako Gobernuak hartuko duen jarrerari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren lehentasun politikoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- GIZAIN-Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Skolae programa bultzatze eta garatze aldera Hezkuntzako kontseilariak hartutako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Gobernuaren txofer-zerbitzuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Ezkabako eskualde-parkearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren behin betiko onespenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren egitura berriak Nafarroaren funtsei eragindako gainkostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Egoitza-lekuen kudeaketarako esparru-akordio berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Eskari-idazkia, desgaitasunen bat dutenentzat gordetako lanpostu bat lortu nahi dutenendako Nafarroako oposizioetan ezartzen diren baldintzak alda daitezen. Nafarroako desgaitu fisikoen elkarteko Justo Luque Brasero jaunak aurkeztu du.

- Eskari-idazkia, pentsiodun orori gutxienez ere 1.080 €-ko pentsioa jasotzeko eskubidea bermatuko dion aurrekontu-partida sor dadin. Bonaventura Bordas Carné jaunak (Amona), Benito Uterga Mendinueta jaunak (Pentsionistak Martxan) eta Jesús Pérez Salvatierra jaunak (Sasoia) aurkeztu dute.

- Nafarroako Foru Komunitateko senataria hautatzeko arauei buruzko proposamena.

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharreko lau kideak hautatzeko arau-proposamena.

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseilurako izendatu beharreko kontseilaria hautatzeko arau-proposamena.

- Onestea, bidezkotzat jotzen bada, Nafarroako 2019ko Iritzi Publikoaren Barometrorako galdetegia.

- Eskaria, aurretiazko errekerimendua egin dakion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, Juan Manuel Fernández Martínez jauna Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu izendatzeari dagokionez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Talde parlamentarioek eta elkarte parlamentarioak batzordeetako eta Europako Gaietarako Ponentziako ordezkariak izendatzea.

Astelehena, 9 iraila, 2019 - 10:00