Gai zerrenda
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Iruñean Auzialdiko 10. Familia Epaitegi berria gaitzeko kreditu-gehigarria ematekoa.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez adierazi baitu honako lege proposamen hauek iraungi egin direla: 9-17/PRC-00001, 9-18/PRC-00001, 9-18/PRC-00003, 9-18/PRC-00004, 9-18/PRC-00005, 9-18/PRC-00006, 9-18/PRC-00007 eta PRC-00008.
- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako herrietako bizikidetasunari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Toki Administrazioan administrazio elektronikoa bultzatzen laguntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Klimaren aldeko nazioarteko greba deitu duten erakundeen helburuak direla-eta garatu beharreko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
- Migrazioen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da IRPH indizearen araberako hipoteken arazoak ukitutako pertsona-kopuruari eta sortutako afekzio ekonomikoari buruzko datuak bil ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege bat taxutu dezan desgaitasuna duten pertsonen babesa eta beharrezkoak dituzten laguntzen sistema bermatzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errege-erreginak eta Vianako eta Asturiasko printzesa gonbida ditzan antolatzen dituen protokolozko ekitaldietara eta, bereziki, Vianako Printzea saria emateko ekitaldira.
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, itxarote-zerrendak hobetze aldera urgentziaz ezarri beharreko neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Besarkada-Abrazo Elkartearen ordezkariekin, Nafarroan suizidioak direla-eta bizi den egoerari eta egin diren jarduketei buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer balorazio egiten duen polizia-gehiegikeriei buruz Nafarroak eta EAEk onetsitako legeen aurka PPk, Cs-ek eta Voxek aurkeztutako errekurtsoak Konstituzio Auzitegiak izapidetzeko onartu izanari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Eremu ez euskalduneko familiek beren seme-alabak D ereduan matrikulatzeko eskubidea bermatzeko irizpideei eta urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuan karguak dituzten laur alderdi politikok bitarteko eta baliabide publikoak erabiliz egindako publizitate-bideoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Gastu-muga aurkezteko aurreikuspenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Inbertsio Plan berriari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Udal eta kontzeju bakoitzak izan beharreko oinarrizko azpiegiturei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Transferentzia arrunten funtsari buruzko lege berriari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Foru legeak direla-eta Gobernu zentralak planteatutako eskumen-gatazkei dagokienez Nafarroako Gobenuak egindako jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuak direla-eta Osasungintza Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak abuztuan egindako txostenaren balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zer balorazio egiten den ikasturtearen hasieran Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua ezarri izanari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.
- Banku publiko bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateak bortuz bestaldeko Nafarroarekin eta hango erakundeekin dauzkan harreman ekonomiko, sozial eta kulturalei eta hartu beharreko neurri zehatzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den trafiko arloko eskumenak eskualdatzeko prozesua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Eremu ez euskalduneko ikastetxeetan D ereduan ikasten duten ikasleei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Lan-kontratudunei gradua ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Zolinan paratu nahi den planta fotovoltaikoari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Toki Ogasunen Funtsari atxikitako diruzaintzako gerakinari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- ADIPNA eta Erriberako Zuzendariak elkarteekin Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren amaieran izandako bilerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- Landa-eskola sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- A eredua biziberritze aldera ADIPNA eta Erriberako Zuzendariak elkarteek egindako errekerimenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak sinatu eta indarraldia bukatu zaien eta “aberaste bidegabearen” egoeran dauden kontratu edo hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 5eko 82/2016 Foru Aginduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Ikasturtearen hasieran Nafarroako ikastetxeetan behar adina irakasle egonen dela lortzeko hartuko diren neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren Twitter-eko kontu ofizialean Nafarroako Gobernua osatu duten alderdi politikoak defendatzeko mezuak erantsi ziren bideoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Bost hilabete eta erditik gorako kontratuak dauzkaten bitarteko langileei udako hilabeteak ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako ekonomia bereziki ukitzen duten adierazle ekonomiko baliagarriei buruzko informazio-gailu berriak ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- N121A errepideko Sunbillako bidegurutzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Hitzarmena, zeinaren bidez formalizatu baita 2019an nazioartekotze-jarduerak egin ditzan Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari emandako agindua.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko abuztuan sartu baitziren erregistroan. (9-18/LEY-00017).
BESTELAKO GAIAK:
- Navarra Suma talde parlamentarioaren osaera aldatzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordean.
- Eskaria, azter dadin Juan Manuel Fernández Martínez jauna Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu izendatzen duen ekainaren 21eko 4057/2019 Errege Dekretuaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkezteko aukera. EH Bildu Nafarroa taldeak aurkeztu du.
- Zerbitzu Juridikoen txostena, Bonaventura Bordas Carné jaunak (Amona), Benito Uterga Mendinueta jaunak (Pentsionistak Martxan) eta Jesús Pérez Salvatierra jaunak (Sasoia) aurkeztutako eskari-idazkiari buruzkoa, zeinean eskatzen baitzuten pentsiodun orori gutxienez ere 1.080 €-ko pentsioa jasotzeko eskubidea bermatuko dion aurrekontu-partida sor dadin.