Gai zerrenda
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez ohartarazi baitu Nafarroako 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan akatsak daudela.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Lege proposamena dela eta.
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea indargabetzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa.
- Erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako errepideen egoera ona bermatzeko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Foruzaingo-ereduaren gaineko ildo orokorrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Enplegatu publikoaren oinarrizko Estatutua alda dezan, halako moduan non emakume funtzionarioek berreskuratu eginen baitute amatasun-baimena beste gurasoari lagatzeko aukera. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Hezkuntzako kontseilaria premiatzen du 82/2016 Foru Agindua baliogabetu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da 2018tik 2022ra bitarteko Hezkuntza Itunean jasotakoa bete dezan, eta, hartara, udako hilabeteak ordain diezazkien ikasturtean zehar bost hilabete eta erdi baino gehiago lan egin duten bitarteko irakasleei. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kanpaina bat egin dezan, 5Garen helduerak ukitutako ia 370.000 nafarrei informatzeko, egon litezkeen auziak artatzeko kanalak gaitzeko eta egokitzapen horren jarraipena egiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Itunpeko ikastetxe erlijiosoetan adingabeen aurkako sexu-abusuak salatu dituzten biktimen ordezkariekin, beren lekukotasuna eta egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskariak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.
- Efran Efratirekin, azal dezan Israelgo soldadu gisa lurralde okupatuetan izan zuen esperientzia, zeinaren ondorioz salatu baitzituen okupazioa eta proiektu sionista. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Errenta Bermatuari buruzko Foru Legea aldatzeko asmoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- 2016ko Hezkuntza Itunaren proposamenean jasotako planteamendu eta printzipioak mantentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Bost hilabete baino gehiago lan egin duten bitarteko langileen kontratua uztailean eta abuztuan luzatze aldera Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuek egindako hezkuntza-itunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Institutua izanen denaren helburu nagusiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako 2020rako aurrekontuen aurreproiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- NA-6900 errepidearen eta Alhama ibaiaren gaineko zubiaren segurtasuna bermatzeko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroa Bekei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Siemens Gamesaren produkzioaren balizko deslokalizazioari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luis De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Esako urtegiaren eta urtegia handitzeko obren segurtasunari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun-garraioko kontratuen aberaste bidegabeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Cordovillako lurzatian paratzeko interesa erakutsi duten enpresa-taldeei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Emakumeen eta neskatoen sexu-salerosketa eta -esplotazioari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Egako adarraren exekuzio-egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ingelesez ikasteko programa garatze aldera legegintzaldi honetarako aurreikusi den planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Gure lurraldean Lanbide Heziketa bultzatzeko aurreikuspenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko 14/2015 Legearen 79. artikulua betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
- Bakarrik dauden adingabe atzerritarrek 2018an eta 2019an egindako zigor-delituak direla-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Irailaren 13ko 000214/2019 epaiaren gaineko balorazioari eta etorkizunari begira horrek esan nahi duenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- MAPAC batzordeak egindako txostenei eta txosten horietan jasotako konklusioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako arkeologia-ondarea babesteko eta iraunarazteko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.
- Meatzaritzaren irudia hobetze aldera Nafarroako Gobernua eta Geoalcali eta Magna enpresak elkarlanean aritzeko asmoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruzkoa.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Urdazubiko Udalaren 2015, 2016, 2017eta 2018ko ekitaldiei buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Jurramendiko Mankomunitateko lehendakaritzaren eta SMSA eta SERTECMA osatzen dituzten sozietate anonimoetako azken lau urteotako –2015etik gaur bitarteko– ordainsariei, dietei eta abarrei nahiz langileen kontratazioari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Lodosako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Ribaforadako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Foru Komunitateko senatari izateko aurkeztu diren hautagaitzak.
- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharreko lau kideak hautatzeko aurkeztu diren hautagaitzak.
- 4090-2019 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkakoa. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du.
- 4062-2019 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkakoa. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du.
- Eskaria, euskararekin zerikusirik izan gabe Arartekoari azken lau urteotan euskaraz aurkeztutako kexei buruzko informazioa eman dakion. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Zerbitzu Juridikoen eta Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren txostenak, Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kideen kopurua handitzeko aukerari buruzkoa.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Hizkuntzen Europako Egunarekin bat egiten du. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.