Osoko Bilkura

Gai zerrenda

1. Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea, hala erabakiz gero. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

2. Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea indargabetzeko Foru Lege proposamena aintzat hartzea, hala erabakiz gero. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

3. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zaintza eta ikuskapen etengabeko neurriak ezar ditzan, enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren arloko neurriak betetzeari dagokionez. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

4. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira osasun-arreta unibertsala berma dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

5. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua alda dezan, halako moduan non emakume funtzionarioek berreskuratu eginen baitute beste gurasoari amatasun baimenaren parte bat lagatzeko aukera. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

6. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kanpaina bat egin dezan, 5Garen helduerak ukitutako ia 370.000 nafarrak informatzeko, egon litezkeen auziak artatzeko kanalak gaitzeko eta egokitzapen horren jarraipena egiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

7. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berrikus dezan tributuen arloko egungo foru-araudiko zuzeneko zergen onura fiskalen efizientzia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

8. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko araudi bat gara dezan, energia berriztagarrietarako parke esperimental berriak paratzea ahalbidetuko duena. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

Osteguna, 3 urria, 2019 - 09:15