Osoko Bilkura

1. Nafarroako Arartekoak Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2018ko txostena aurkeztea.

2. Onestea, hala erabakiz gero, zuzenean eta irakurketa bakarrean izapidetu dadin honako foru lege proiektu hau: “Foru Lege proiektua, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko.

b) Honako foru lege proiektu hau eztabaidatu eta bozkatzea: “Foru Lege proiektua, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko.

3: Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Hezkuntzako kontseilaria premiatzen du 82/2016 Foru Agindua baliogabetu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

4. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua lehenbailehen dei dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

5. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bil dezan, Enplegu Plana taxutzeko bide-orria lehenbailehen berrikusteko eta horri berriz ekiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

6. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Jota Nafarroako ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun deklara dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

7. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren izapideei ekin diezaien Noain-Iruñeko aireportuari “Virgilio Leret aireportua” izena jartzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

8. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan bat taxutu dezan Nafarroako sare publikoko ikastetxe guztiek izan dezaten estalgune bat patioan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

Osteguna, 14 azaroa, 2019 - 09:15