Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 252. artikuluaren arabera, pertsona guztiek dute eskubidea eginkizun parlamentarioak eta zuzenbide administratiboaren menpeko jarduera betetzean Nafarroako Parlamentuaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko, edozein dela ere edukien edo dokumentuen forma eta euskarri materiala, erregelamendu honetan xedatutakoari jarraikiz.
Informazio publikoa eskuratzeko eskabideak Erregelamendu ezartzen den administrazio-prozeduraren arabera egin behar dira. Prozedura hori Nafarroako Parlamentuko gardentasunari eta jardueraren gaineko informazio publikoaren eskuragarritasunari buruzko Erregelamenduaren bidez garatu zen 2023an.
Prozedura hori Legebiltzarreko idazkari nagusiaren ebazpen batekin bukatzen da, zeina Nafarroako Parlamentuaren webgunean argitaratuko baita, izan litzakeen izaera pertsonaleko datuak bereizi eta gero.
| Eskatutako informazioa | Egoera | Emaitza | Eskaera-data | Zerbitzua |
|---|---|---|---|---|
| Sarbidea Belateko tunelak bikoizteko kontratazio-mahaiko idazkariak Nafarroako Parlamentura bidali zuen idazkira | Ebatzia |
Baietsia |
2024/04/09 | Zerbitzu Juridikoak/Kudeaketa Parlamentarioaren Atala |
| "Belateko Tunela Bikoiztea" kontratuaren kontratazio-mahaiko kideei buruzko informazioa | Ebatzia |
Baietsia |
2025/06/27 | Zerbitzu Juridikoak/Kudeaketa Parlamentarioaren Atala |
| Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordeko kideek kobratu dietei buruzko informazioa | Ebatzia |
Baietsia |
2025/09/04 | Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzua |
| Alduide mendiko kontserbazio bereziko eremuko espezieei buruzko informazioa eta Rafael Sur sektorean El Quinto 2895 meatzea ustiatzeko proiektuari lotutako informazioa | Ebatzia |
Baietsia |
2026/03/06 | Zerbitzu Juridikoak/Kudeaketa Parlamentarioaren Atala |