Deialdia, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.
- I. eranskina: Parte hartzeko eskaera-eredua. Parte hartzeko eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
* NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia.
* Hala behar izanez gero, legezko desgaitu-izaeraren frogagiria, eta, kasua bada, oposizioaldiko ariketak egiteko balizko denbora- eta baliabide-egokitzapenak izateko eskaera.
* Euskarako B2 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetara ere aurkeztuz gero, eskatzen den tituluaren fotokopia.
* Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren fotokopia. Ordainketa horretatik salbuetsita dauden pertsonak behartuta daude salbuespen horren frogagiriak deialdiaren 3.8 oinarrian xedatzen denari jarraikiz aurkeztera. Bidezkoa denean, errenta jasotzeari buruzko adierazpena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
- Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 24tik maiatzaren 23ra.
- Aurkezpen telematikoa: parte hartzeko eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, interneten bidez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide baten bitartez (https://parlamentodenavarra.es), Administrazio-izapideak / Langile-deialdietarako eskabidea atalean. Eskabide horri nahitaez erantsi beharko zaio I. eranskineko parte hartzeko eskaera, bai eta oinarrietan aipatzen den gainerako dokumentazioa ere.
- KASU: Parlamentuaren egoitza elektronikora sartzeko autosinadurarekin arazorik izanez gero, hauxe egin beharko da: AUTOSINADURA aplikaziora sartu, TRESNAK fitxara. Jo HOBESPENAK / SAREAREN KONFIGURAZIOA atalera eta marka kendu “onartu soilik gune seguruekiko konexioak” botoiari, eta ondoren, klik egin ONARTU botoian.
- 2024ko apirilaren 23ko 83. NAOn argitaratutako deialdia.
- Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (NPAO 89.zk. 2024/06/21)
- Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (NPAO 106.zk. 2024/09/20)
- OHAR GARRANTZITSUA: Oposizioaldiko proba egiteko toki, egun eta orduaren zehaztapena.
- OHAR GARRANTZITSUA: Izangaiak zenbait ikasgelatan banatuko dira oposizioaldiko proba egiteko (2024/10/29)
- NUPeko ikasgelategiaren planoa.
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunduna, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.
- I. eranskina. Eskabide-eredua. Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
* NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia.
* kasua denean, zuzenbidezko desgaitu-izaeraren frogagiria eta arrazoi horrengatik eskatzen den egokitzapena, halakorik eskatuz gero.
* azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren fotokopia. Ordainketa horretatik salbuetsita dauden pertsonak behartuta daude frogagiriak deialdiaren 3.8 oinarrian xedatzen denari jarraikiz aurkeztera. Kasua denean, errenta-aitorpena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
* Deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren fotokopia.
* Euskarako C1 maila frogatzen duen tituluaren fotokopia.
* Merezimenduen zerrenda, III. eranskineko ereduaren araberakoa, zeinarekin batera nahitaez aurkeztuko baita alegatutako merezimendu bakoitza frogatzen duen dokumentazioa, 7.2.2. oinarrian azaldutakoaren arabera.
- Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 19tik apirilaren 17ra.
- Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorraren ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:30era; eta ostiraletan, 09:00etatik 14:30era. Eskabidea Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean presentzialki aurkeztuz gero, horren kopia bat ere aurkeztuko da, zigilatua izateko eta interesdunari bere izen-ematearen frogagiri gisa itzultzeko.
- Aurkezpen telematikoa: halaber, parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu ahalko dira, Interneten bidez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri egonen den eskabide baten bitartez (https://parlamentodenavarra.es), Administrazio-izapideak / Langile-deialdietarako eskabidea atalean. Eskabide horri nahitaez erantsi beharko zaio I. eranskineko eskabidea, bai eta oinarrietan aipatzen den gainerako dokumentazioa ere.
- KASU: autofimak arazoren bat ematen baldin badizu Parlamentuaren egoitza elektronikoan sartzeko, honako hau egin beharko duzu: sartu AUTOFIRMA aplikazioan, HERRAMIENTAS fitxan. Sar zaitez PREFERENCIAS/CONFIGURACIÓN DE RED-en, eta utzi aukeratu gabe "aceptar solo conexiones con sitios seguros", eta, ondoren, sakatu ACEPTAR.
- 2024ko martxoaren 18ko 58. NAOn argitaratua.
- Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (NPAO 64.zk. 2024/05/07)
- Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda (NPAO 84.zk. 2024/06/07)
- KASU: Akats zuzenketa (NPAO 84.zk. 2024/06/07)
- Merezimenduen balorazioaren behin-behineko emaitzak (lehiaketaldia) (2024/06/25)
- KASU: Merezimenduen behin betiko kalifikazioa eta oposizioaldiko proba teorikoko lehen ariketaren data (2024/09/11)