Barneko Informazio-sistema

Nafarroako Parlamentuko Barneko Informazio-sistema komunikazio-bide egokia da, Arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen aplikazio-eremu materialaren barruan, gertaerei edo jokabideei buruzko informazioa jasotzeko, betiere Ganberaren jarduerarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia badute.

Honako printzipio hauek beteko ditu Barneko Informazio-sistemak:

a) Segurtasuna, konfidentzialtasuna eta, hala badagokio, anonimotasuna, ziurtatuko dira Barneko Informazio-sistemaren erabileran.

b) Informatzaileen ukigabetasuna bermatuko da, eta berariaz debekatuta egonen da haien kontrako errepresaliak hartzea.

c) Helarazitako informazioek ukitutako pertsonen errugabetasun-presuntzioari eta ohorerako eskubideari doituko zaizkie egiaztapen-jarduketak.

d) Datu pertsonalen babeserako eskubidea errespetatuko da.

e) Barneko Informazio-sistemaren arduradunak autonomiaz eta independentziaz jardunen dira beren eginkizunetan, eta isiltasuna eta erreserba gordetzeko betebeharra izanen dute sistemaren arduradun gisa duten eginkizunaren ondorioz ezagutzen duten informazio orori dagokionez.

Sistemaren arduraduna

Nafarroako Parlamentuko Barneko Informazio-sistemaren organo arduraduna kide anitzeko organo bat da, eta legelari nagusiak, Nafarroako Parlamentuko datu-babesaren arduradunak eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak izendatutako legelari batek osatzen dute.

Komunikazioak aurkeztea

Komunikazioak idatziz aurkeztuko dira posta arruntaren bidez, honako helbide honetan: Barneko Informazio-sistemaren arduraduna. Nafarroako Parlamentua. Navas de Tolosa kalea, 1. PK: 31001 - Iruña.

Halaber, modua emanen da informazioak Nafarroako Parlamentuaren webgunean/egoitza elektronikoan ostataturik egonen den web-aplikazio baten bidez aurkezteko. Hor, informatzaileek inprimaki elektroniko bat izanen dute eskura.

Plataformarako sarbidea

Barneko Informazio-sistema

Aplikatzekoa den araudia

Nafarroako Parlamentuaren Barneko Informazio-sistemari buruzko arauak

Barneko informazio-sistemaren organo arduradunean jardunen diren pertsonak izendatzea

2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzekoa eta ustelkeriaren aurka borrokatzekoa

2019/1937 (EB) Zuzentaraua, 2019ko urriaren 23koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Europar Batasuneko Zuzenbidearen urraketei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa

 

Urteko jarraipen txostenak